• Ostirala, Uztaila 01st, 2016

Lehoinabarra blogean Aitzolek 19 puntutan maisuki laburtu du ETBk finantzatu duen dokumental horren akatsik nagusienak. Merezi du irakurtzea, Alberto Santana Aldundiko kultura arloko funtzionarioak eta Joseba Abaitua Deustuko Unibertsitateko informatika irakasleak gure teilatuaren aurka bota dituzten harrikadak noraino doazen ulertzeko:

Hona hemen Aitzolek egindako laburpenaren laburpena (hobe bere testu osoa irakurtzea):

1. Dokumentalak ez du azaltzen hipotesi hau nondik datorren, gainera “gaurko hipotesia” dela aditzera ematen du behin eta berriro! ez du esaten 1925. urtekoa dela

2. Dokumentalak ez du esaten hipotesia KONTRA DITUENAK. Gure historialari handi guztiak: Jimeno Jurio, B. Estornes Lasa, Arturo Campion, Juan Plazaola, Andres de Mañarikua….

Gaurkoak: Jose Luis Orella Unzue, Eduardo Martinez Aznar, Tomás Urzainqui. Linguisten artean kontra: Koldo Mitxelena edo Henrike Knörr. Eta Espainolen artean kontra: J. Caro Baroja, Antonio Bellido, R. Menendez Pidal edo Antonio Tovar.

3. Hizkuntzalari, arkeologo eta abarrek “euskalduntze berantiarren” ALDE daudela dio dokumentalak. Baina ez du izen bat bera eman.

4. Hipotesi honen alde dokumental osoan Joseba Abaitua linguista agertzen da soilik (eta Alberto Santana noski). Bere lana Deustuko Unibertsitatean hizkuntza garaikideak dira (idiomas MODERNOS). Zer daki hizkuntza indoeuroparrez? Linkedin-en: Department of Modern Languages …

5. Zergatik dio Santanak zelta hitz egiten zela gaurko Araba-Gipuzkoa-Bizkaian? Ez du hitz bat ere aportatzen hori demostratzeko: hilarri baten, txanpon baten…

6. San Beltrán de Commiges agertzen da Akitaniako euskararen adierazgarri, baina hau zalantzazkoa da: San Jeronimoren esanetan (372-420) Pompeyo Strabonek San Beltrán de Commiges (Lugdunm Convenarun) baskoiez birpopulatua zuen (Sertoriano gudak, K.a 75. urtean), Iruñekoak direla gehitzen du…

7. Dokumentalak Pirinioen hegoaldean ez direla euskal hitzik agertu dio, gero gutxi daudela. Baina pila bat daude eta erromatar garaiko Euskal Herri guztien lurraldeetan eta haratago.

8. Agertzen dan Euskal leinu edo erromatar aurretiko herrien mapa oso okerra-ankerra da, edo hipotesi berri bat da, inon ez dokumentatua.

9. Ezin da gaurko probintziez hitz egin erromatar garaian arintasun horrekin, anakronismo hutsa da: “Bizkaian ez zan euskararik hitz egiten”, historialari batek ezin du hori esan: Karistioek ez zuten euskaraz hitz egiten esan beharko du (baina Arabako karistioak bai hilarrien arabera, horrek ez du zentzurik).

10. Gorrotxategik dokumentalean argi uzten du ez duela hipotesia onartzen.

11. Iruña-Veleiako ostrakak faltsuak direla dio, baina auzitan daudela da egia. Gainera ez du esaten lehenago ere euskal hitz bi agertu zirela bertan, mende bat lehenago: “Illuna” eta “Tichia”

12. Toponimiaz dio: “Aipatutako ibai eta mendi gailurrek ez dute euskal izenik”: baina 5 bakarrik ematen ditu dokumental osoan, milaka eta milaken artean. Gainera Gorbea, Anboto… azalpena dute euskeraz.

13. Toponimia nagusia ez dagoela euskeraz dio, eta ez dela deskriptiboa gaineratzen du, baina ez du adibide gehiagorik ematen.

14. Aldaieta: Azkarate eta De La Ruak argi dute bertoko jendea dela, eta De La Ruak gehitzen du: “ADN de una población estable (…) más afinidad con la cornisa cantábrica que con los francos.”

15. Aldaietan: Agustin Azkaratek toponimia akitaniarra dagoela aipatzen du (arkeologoa da!): Non baina?

Laburpena: Lehoinabarra

Txosten osoa gazteleraz: Desmontando la hipĂłtesis de la vasconizaciĂłn tardĂ­a

Alberto Santanak: baskoiek  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa inbaditu zituzten VI. mendean.

Nabarristek: Gipuzkoa-Bizkaia-Arabakoek Nafarroa inbaditu zuten.

Akitaniarrek: hegoaldekoek  Iparraldea inbaditu zuten.

Orduan… nondik atera ziren gure arbaso euskaldunak??

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu