Euskal Herria milaka urtez iraun duen herria izatea, batzuen arabera, honengatik izan da: hitzen zuzentasunagatik, hau da, gauza bat esateko erabiltzen den hitza eta hitz horrek adierazi nahi duena bat egitea da. Adibidez, kutsatzaile kantzerigenoak zabalduko dituen errauskailu bati gure arbasoek ez lioteke “zabalgarbi” izena jarriko. Ez lukete ge-zur-rik esango, hau da, “zuhurtzia faltarekin” (“gezur” hitzak horixe adierazi luke eta) ez lirateke ibiliko. Hitz gutxi, ondo esanda, zuzenak, gezurrik gabeak (onerako edo txarrerako), arbitrarietarik gabekoak.
Bizkaiko egunkarietan ez da azaldu ganoraz Gipuzkoan argitaratzen den Berriak behar bezala jakitera eman duen albistea: “Zabalgarbi”ren inguruetan artseniko aztarnak hirukoiztu egin direnez bertako landareak ezin direla jan.
Plastikoa erretzea erabat kaltegarria dela jakiteko ez da aditua izan behar
Erraustegian dirutza itzela gastatuta, zarama ondo bereiztearen kontrako politika bultzatzen ari dela jakiteko ez da aditua izan behar
20 kilometroko diametro batean 800.000 pertsona bizi direla kontuan izanik, erraustegia jartzea zentzumenaren aurka zihoala jakiteko ez zen aditua izan behar
“Zabalartsenikoa” (planta kutsatzaile eta hiltzaile horri horrela deituko bagenio hobeto) bizkaitarren osasunaren aurka doa eta, gutxi balitz, Gipuzkoan beste bat egin nahi dute. Zorionez, gipuzkoarrak, bizkaitarren aldean, gogor ari dira: guras.o.s., medikuen taldea… Eutsi gogor eta ea bizkaitarrek planta horren kontra zerbait egiten duten
El Paisen artsenikoa minbiziarekin lotu dute (jakina zena)
Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikerlaria da Fernando Palacios, eta gertu-gertutik kasu egiten die ingurumenarekin eta kutsadurarekin zerikusia duten gaiei. Zabalgarbiren inguruan metatzen ari den kutsadura ikertzen duen txostenaz galdu dio BERRIAk.
Zabalgarbi ireki zutenetik hirukoiztu eta laukoiztu egin da inguruko landareen artseniko kantitatea. Zer iruditzen zaizu?
Instalazioaren eraikuntzaren eta funtzionamenduaren inguruan, aurreikuspena falta izan da. Izan ere, eraiki aurretik kontuan hartu beharko zuten aspalditik jakinekoa den gauza bat: hiri hondakinen erraustegiek substantzia arriskutsuak isurtzen dituztela inguruan. Hain zuzen ere, artsenikoari buruz, duela hiru hamarkadatatik dakigu sortzen dela, honako hauek erretzean: hiri hondakinak, araztegietako lohiak, egur tratatuak, larru eta ehun hondakinak, ospitaleetako, nekazaritzako eta pintura fabrikazioko materialak.
Jakina da Zabalgarbin material horiek errausten ari direla?
Artsenikoa erabiltzen da pigmentu, koloragarri, anilina, zeramika, osagai elektroniko solido, botika, intsektizida, errodentizida eta herbizidetan, besteak beste. Produktu horietako batzuk errausten dira Zabalgarbin, ingurumen baimen bateratua berritu zutenean —2011n— eman zuten ebazpenean irakur daitekeenez.
…
Diario Vascon egiaren aurkako zentsura etengabekoa da gai honetan: DiarioFatxo