• Astelehena, Uztaila 18th, 2016

SOS Iruña-Veleiak aurtengorako ere bisita gidatu alternatiboak antolatu ditu. Hona hemen Elexpururen blogetik hartutakoa:

Iazko bisitak arrakastatsuak izan ziren,  11 egin ziren eta 280 lagunek hartu zuten parte. Bisitariak gustura, antolatzaileak ere bai. Iazkoari jarraipena emango diogu aurten. Hona hemen hasteko programatu ditugun bisitak:

uztailak 30, larunbata, euskeraz

uztailak 31, igandea, gaztelaniaz

abuztuak 27, larunbata, euskeraz

abuztuak 28, igandea, gaztelaniaz

Gehienez 30 pertsona bisita bakoitzean, gutxienez 15.

Talde antolatuak ere hartzen ditugu (lagun-talde, kultur-talde…). Jarri harremanetan gure helbidera idatziz.

Horrela egituratzen da eguna:

  • Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.

Nahi dutenentzat:

  • Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)
  • Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (esteka berezia sortu dugu gure blogaren goialdean).

SOS Iruña-Veleia

Iazko bisita bateko partaideak


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Iruña-Veleiarako bisita gidatu alternatiboak - 20163.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu