EHUko Arkeologia Sailaren helburua Lurmen kentzea zen haiek jartzeko, baita, ondoren, indusketako gauza baliagarrienak (kristau gaiak, euskerazko grafitoak…) berriro agertu ez zitezen suntsipen lanak egiteko.
Julio Nuñez jarri zuten testaferro gisa, EHUko Letren Fakultateko Arkeologia arloan kanpoko ardurak oso-oso gutxitan hartu dituenean. Normalean, gehienak, Agustin Azkarateren eskuetara joaten dira EHUko webgunearen EHU-Kontratuak atalean ikusi daitekeen moduan:
Convenio de colaboración entre la Agencia Municipal de Renovación Urbana y Vivienda S.A. para el desarrollo del proyecto de Estudio Histórico-Arqueológico del Casco Histórico de Vitoria-Gasteiz: 186.000 €
Control arqueológico de la Fase 1 (Años 1-2) del proyecto de restauración del Paisaje Minero del Valle Salado: 9.184 €
Contratación del Estudio y valoración de Bienes de interés arqueológico de la Comunidad Autónoma Vasca en vistas a establecer criterios para su protección: 25.536,03 €
Investigaciones arqueológicas en la catedral de Santa MarÃa de Vitoria-Gasteiz (Plan de Restauración): 250.418,56 €
…
EHUko webgunean agertzen diren kontratuen %25 baino gehiago Azkarateren eskuetara joaten dira eta diru kopuruak, urtero denak batuta, itzelezkoak dira. Hau da, EHUn diru gehien ateratzen duen pertsona dela dirudi, diferentzia oso handiaz, eta kontaktuak enpresa mota guztietan ditu gainera: Eusko Jaurlaritza, Santa Maria Katedrala, LKS…
Orduan, zergatik jarri zuten Julio Nuñez Iruña-Veleian eta ez Agustin Azkarate??? Betidanik pentsatu izan da atzean, Azkarate zegoela, bera delako Araban eta hortik kanpo ere, arkeologiako monopolioa kudeatzen duen pertsona.
Nuñezen argazkia: Argazkipress
Hilabete honetan jakin izan denez, Nuñez eskolak ematetik eta Iruña-Veleiako zuzendaritzatik kendu dute pasa den martxotik.
Nuñezen arazo pertsonalak direla eta martxoan klaseak ematetik kendu zutenean, derrigorrez Iruña-Veleiako zuzendaritzatik kendu behar izan dute eta, horren ordez, Azkarate zuzenean jarri beharrean, aurreko taktikarekin jarraituz, berak sortutako enpresa bat jarri dute, Qark enpresa, hilabete baterako lana eman diotelarik: uztailaren 18tik abuztuaren 19ra! Hauek ere hondeamakina sartzeko denborarik edukiko ote dute?
Juan Martin Elexpuruk azpimarratu duen bezala, maiatzean SOS Iruña-Veleiak Arabako Aldundiko diputatu nagusia den Ramiro Gonzalezi Nuñez kentzea eskatu zionean, horrek aldaketarik ez zutela egingo erantzun zuen. Beraz, nola onartu ahal zaio Arabako diputatu nagusiari horrelako gezurrekin ibiltzea, izan ere dagoeneko bi hilabete kargutik kenduta zuten?
Eta 9 galdera hauek botatzen ditu Juan Martinek:
- Ez al zuten ba Aldundiak eta EHUk hamar urterako Plan Zuzendaria sinatu, eta Julio Nuñez izendatu aztarnategiko zuzendari? Indarrean jarraitzen al du Plan zuzendari horrek?
- Non dago Julio Nuñezek kontrataturiko lan-taldea, aztarnategian bost urtez jardun duena?
- Zer nolako esperientzia du Qark-ek erromatar garaiko indusketetan