• Astelehena, Urria 31st, 2016

Koldo Zuhatzuk (ze mania duten euskera irakasleek euren abizena erdal grafiaz idazteko: Michelena, Gorrochategui, Zuazo…) eta Urtzi Goitik hiru eskualde hauen euskera berezia jaso dute liburu batean: Deia

Egileen arabera, Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea “euskararen┬á ipar-mendebaleko ertzan” daude, eta horregatik da hango hizkera┬á berezia. Alde batetik, gauza zaharrak gorde dira, eta bestetik, gauza┬á berriak sortu dira.

Guztira, 25 herri daude eremu honetan, hala nola Getxo, Leioa,  Mungia, Derio, Bakio edo Zamudio. Liburuak hiru atal nagusi ditu:  lehenengoan gramatika egitura erakusten da; bigarrenean hiztegia  dator eta, hirugarrenean, hizkera horien egitura dialektala azaltzen  da. Hiztegia zabal samarra da: 572 sarrera eta 63 azpisarrera ageri  dira.

Egitura dialektalari dagokionez, Uribe Kostako euskara homogeneoa  da. 11 herrik osatzen dute eta tartean daude Mungia ondoko Gatika,  Laukiz eta Jatabe-Maruri. Leioan, Erandion eta Loiun ere antzeko  euskara egiten da. Mungialdean eta Txorierrin ez dago horrelako  batasunik: hizkuntza mailaz maila aldatzen da mendebaletik ekialdera  egin ahala. Busturialdearen (Bermeo, Gernika, Zornotza) gertutasuna  eta eragina nabari da. Gertakari horiek guztiok ikusteko, 41 mapa  agertzen dira liburuan.

500 bat hitzetatik jasotako batzuk: Jagon, Inetazi (txingorra), Idun (lepoa), Eupilako (sekulako), Harenbaten (beharbada), Basausi (gosaldu), Abrozidu (aspertu), Derditxedu (asko), Txapiskola (ume), Keto (geldoa)

(oharra: izenburua zuzendu dugu: “Zuhatzu”, ez “Zuatzu”, irakurle baten oharra ikusita)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. Eta zuk zehazten duzu zein den Zuatzo deituraren grafia zuzena ala? “Zuatzu” eta “Zuhatzu” idatzi duzu, euskararen gaineko aditu horrek.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu