Larunbat honetan jardunaldi berezi bat egongo da Artium museoan, Iruña-Veleiako marrazkiak hizpide hartuta: Informazioa: Proklama
Batetik ekimena paregabe eta oso positiboa da: gaia aztertzea, garrantzia ematea, balioa ematea, eztabaida sortzea… Egin dituzten ostraken marrazkien irudiak bikainak dira, benetan!
Bestetik gaiari eman nahi zaion ikuspegia eta egindako adierazpen batzuk oso eskasak izan dira. Irakur dezagun lehenengo egile batek hedabideei esandakoa (Berria)
Piezak faltsuak edo benetakoak izatearen debatea kortse moduko bat izan da, eta landu gabe geratu dira, horren ondorioz, beste gai oso interesgarri batzuk». Iruña-Veleiako aurkikuntzak ditu ardatz Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten lanak, eta, Jaiok azaldu bezala, debatea egiazkotasunaz harago zabaltzen saiatzea da haien asmoa. Donostiako San Telmo museoko Gaur konstelazioak erakusketarako dokumental bat eta instalazio bat egin zuten horretarako, eta egun osoko aditu arteko topaketa antolatu dute orain Gasteizko Artium museoan etziko. Arkeologoak, soziologoak, Eusko Jaurlaritzako ondare arduradunak eta artistak gonbidatu dituzte Proklama proiektuaren barruan. «Guk ez dugu ikuspegi ideologikorik, baina iruditzen zaigu artista gisa gure lana ziurtzat jotzen dugunaren atzean dauden mekanismo ideologikoak erakustea dela».
….
Eliseo 8 urte inputatuta eta 10 langile kalera, euskera, latina, kristautasuna eta historiako azken hamarkadetako aurkikuntzarik handiena egiteagatik. Arkeologia Sailak hondeamakina bi aldiz sartu eta izugarrizko txikizioa egin EHUko Letren Fakultateko arduradunen eta Arabako Campuseko Erretoreorde bien eta Iñaki Goirizelaiaren bedeinkazioarekin. EHUko gainerako irakasleak isilik, hedabide gehienetan zentsura, politikariak mutu… eta esatea “Piezak faltsuak edo benetakoak izatearen debatea kortse moduko bat izan dela” piskat demodekoa da, jokoz kanpokoa. Hemen arazo larri bat dago, politikariek, unibertsitateak, Ertzaintzak, Epaitegiak eta hedabideak ez direlako egiten ari egin behar duten lana. Ala agian hori da haien benetako zeregina? Alegia, batetik boterearen alde jokatu eta bestetik egia eta justiziaren aurka jardutea, prebenda merke batzuen truke?
Horregatik horrelako albistea Correon atera da, gai honekin haiek duten zentsura gogorra disimulatzearren, haientzat ikuspegi horrekin gai hau agertu daiteke, ez ordea, bere benetako ikuspegiarekin.
Debatea ez da kortse modukoa izan, inondik inora, Dabid eta Goliaten arteko guda baizik, Euskal Herriak eta batez ere euskerak, jokoan asko duena, besteak beste, etorkizuneko euskeraren irakasleak eta normalizazioaren teknikariak zientzian eta askatasunean hezitu nahi ditugun ala morrontzan eta itsukeriaren bidetik eroan erabaki behar dugulako!
Hala ere zorionak eman behar zaizkio artista bikote honi, Jaiori eta Van Gorkumi, faltsukeriaren harlauza alde batera uzteko gai izan direlako eta “eztabaida artistikoari” bikain heldu diotelako.
Bloga gazteleraz eta ingelesez. Programa ez da euskeraz egon (ez al da progrea?)
0.00-11.00 h. Introducción de Iratxe Jaio y Klaas van Gorkum
11.00-12.00 h. Presentación de Xurxo Ayán
12.00-13.00 h. Relato de Harkaitz Cano
16.00-17.00 h. Presentación de Iñaki Martínez de Albéniz
17.00-18.00 h. Presentación de la propuesta de exposición. Haizea Barcenilla y Enrique Martínez Goikoetxea con Ane Lekuona, Amaia Carballo y Andere Olaso
18.00-19.00 h. Conversación entre Imanol Agote y Daniel Castillejo. Moderada por Haizea Barcenilla