• Astelehena, Urtarrila 09th, 2012

Osagaiak: ate+(h)iri, ate+(h)erri

Esanahia: atearen inguruan dagoen aldea

Bilakaera:

a) – ate + (h)iri

- atahiri

- atari

b) – ate + (h)erri

- ataherri

- ater(r)i

Azalpena:

Euskalkien araberako aldaerak: 1) athari, atadi, atai, athiri, atare eta 2) Ateri, atheri, aterri, atherri

Antzinako autore batzuek atrium hitz latindarretik zetorrela sinetsi zuten, baina gaur egun okertutzat eman dezakegu teoria hori. Euskal terminoa konposaketa sinple bat da: “ate” hitz arruntari (h)iri / (h)erri elementuak erantsi zitzaizkion. Oroitu behar dugu ezen, gaur egun (h)iri / (h)erri hitzak zentro urbanoak izendatzeko erabiltzen diren arren, garai batean alde, eskualde, lurralde orokorrean adierazten zutela. Beraz, atari-k literalki “atearen inguruan dagoen aldea edo gunea” esan nahi zuen hasiera batean.

Bigarren taldeak, ateri / aterri aldaerez formaturikoa, beste esangura bat hartu du, eta gaur egun “eguraldi lasaiko unea edo giroa” adierazteko erabiltzen da, eta gainera “atertu” aditza sortu egin du. Baina hau ere jatorri beretik dator, zeren esangura berria asoziazio erraz batetik jaio zen: ate edo atari baten azpian euriaz babestu ohi garenez, apurka-apurka “atari”-ren ideia eta “euririk gabeko gune”-rena elkartu ziren, gaurko aldaera guztiak produzitu arte.

Egilea: Van Eysena

Gasteizko ateetako edo atarietako bat: Azpeitikoa (Gaztelako Ateaz ere ezaguna)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
atari = ate+hiri7.3104
Atala: Atari
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu