• Igandea, Abendua 18th, 2016

Hizkuntza bultzatzeko estatua edukitzea ezinbestekoa da. Edukita ere, ez da erraza hizkuntza normalizatzea %13 baino hitz egiten bada, euskerari gertatzen zaion bezala. Estatu bat lortzeari uko egitea euskera desagertuko dela onartzea eta bultzatzea da.

Sabino Aranak EAJ burujabetasuna lortzeko sortu bazuen ere, bere oraingo buruek etengabe Madrilek  txalotzen dituen adierazpenak baino ez dituzte egiten. Azkena Urkulluk esandakoa: “El concepto de independencia es del siglo XIX (…). En un mundo globalizado, la independencia es prácticamente imposible”.

Independentzia oso txarra ez dela dirudi, lortu duten guztiek ez direlako aurreko egoerara itzuli nahi izan. Nafarzaleek erantzun dioten moduan, Urkullu jaio zenetik 80 estatu berri sortu dira. Sabino Arana jaio zenetik horren bikoitza baino gehiago. Beraz independentziaren kontzeptua XIX. mendekoa baino XX. mendekoa dela argi dago. Baina XX. mendean etxeko lanak egin ez genituen herrientzat, XXI. mendekoa izan dadila: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria-Nabarra…

Munduko azkenak izango gara ala?

Nafarzaleak

Irudia: Nafarzaleak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu