Denok dakigunez, Arabako Foru Aldundiak, Lurmen enpresa Arabako Iruñatik kanporatu zuen orain dela 3 urte Eliseo Gil ostrakak faltsutu zituela leporatuz. Eliseo, bere burua defendatzeko, orain 4 urte Aldundiko Batzordean egin zuen eskera bera egin zion Epaileari: ostraka polemikoenak arkeometria laborategi batean datatzea, zalantza guztiak argitzeko. Hau da, zientziak ematen duen azken aukera, zalantzarik gabekoa, erabiltzea.
Epaileak, defentsarako eskubide hori kontuan hartuz eta Aldundiko Batzordeak egin beharreko lan hori ez zuela egin ikusita, 2010ean Eliseo Gilen eskaera onartu zuen. Baina, ostrakak datatzeko, datazioak egin ditzaketen arkeometria laborategietara bidali beharrean, Guardia Zibilaren Kimika Sailari agindu zion ohiko protokoloa betez.
Urte bete pasatu ondoren, erakunde honek horrelako lana ezin zuela aitortu zion Gasteizko 1. Instrukzioko Epaitegiari. Orduan, berriro protokoloa jarraituz, Ertzaintzari agindu zion ostrakak datatzea. Zorionez, Ertzaintzak arinago erantzun du eta hilabete batean jakinarazi dio horrelako lana ezin duela egin.
Izan ere, zeramika batean egindako grafiti edo idazkun bat noiz egin den jakin ahal izateko arkeometria laborategietan baino ezin dituzte lan hori egin, behar diren makina bereziak dituztelako: masen espektometriak egiteko azeleragailuak, termoluminiszentziak egiteko makinak, etab.
Eliseo Gilek, SOS Iruña Veleia Plataformak eta baita Arabako Iruña Argitzeko gure Batzordeak Epaitegiaren esku jarri dituzte Europan horrelako datazioak egin ditzaketen laborategien zerrenda. Horrez gain, Epaitegiak CSIC edo Frantziako CNRSi ere horrelako kontsulta egin diezaieke.
Beraz, orain Epaitegiaren esku geratu da gai hau argitzea datazioak eginez, ala urte askotarako lurperatuta uztea datazioak egiten ez baditu eta gaia era desegokian ixten badu.
Honakoak kontuan hartuz:
-Â Â Â arabar eta gainerako euskal herritar guztiak gai hau argitu dadila interesatuta gaudela
-Â Â Â 10 ostraka datatzeko 15.000 euro baino ez direla behar.
Espero dugu Epaitegiak JUSTIZIA, EGIA eta ZIENTZIAREN arabera jardungo duela.
Datazioak oraintxe!!!
Arabako Iruña Argitzeko Batzordea
2012ko urtarrilaren 11n
Iruzkin bat
Larunbata, 14. Urtarrila 2012
[...] puede datar las ostracas más polémicas de Iruña Veleia. Berria-k ere eman du honen berri. Arabako Iruña Argitzeko Batzordea-k ere argitaratu du agiria honi [...]