• Osteguna, Martxoa 09th, 2017

Naberan

indi-ur(ra): Indiatiko urra

Zubiaga

in-+etxa+ur

Lakarra

Etxamendi

INTZAUR , GILTZAUR dator  GILTZA + HUR -tik (cf. Azk.I, 346 BN giltzagur “nuez : noix”) ,

1) Izan ere  hur- / or-/  har- /por- = “janari”, cf. hurr-itz, har-itz (-itz =aitz), ezkur (ez- =aitz ,k=h, ur=janari) , eta ORGI (<<OR  + KI) “pan :pain” codex Calixtinus) …. parrez ikus sanskriteraz urjia “nourriture : alimento” eman duena  modern orgia:orgie. Bestalde, ikus lat. uorare , gr. eboron “irentsi dut, klikatu, jan”,  bibroskĂŽ “jaten” , eusk.broska “borona , Azk. 181, gazt. hartar..

2) GILTZ “gako, hertsgailu : llave, ”  giltzaurrak mamia hertsirik baidauka . GILTZ  , ILTZ , ITZE soroetako langak hesten dira zaraitz bihurtuzko esteka batez, hunek daukala begite bat zointan iragaiten den Y erako matzarde bat  langaren giltzatzeko . Y hori egiten  da (zen) sahetseko edo aldameneko arbasta bat hautsiz = KALITUZ >>KLASKATUZ,,,, gaur KAL-i  aditza sugeari buruan joiteko, edo,eguzkiak jendeari buruan eman ukaldiaren izendatzeko derabilagu (BN); bainan badu 2, arpegia (lema II) bekana euskal formetan, eta  oso ugaria erderen forma beretan : adi-bidez porroska (L;I) forma betea, eta, broska (L;II) forma hertsia; beraz,badugu GILTZ (L;I) eta badugu KLIS-katzen (begi-kliska). Parrez  gr; KLEÏS “giltza” , lat, CLAUUS “iltze” (lema II erderek) ; Ikus eusk, kali (I) eta klas-katzen (II)

Goitia

Eztabaide gordina daukat intxaurraren gain.  “indi” (Bizkaian “intx”) hasten diren berba gehienak (indibabak, indipiku, indiollar, indimats…), Ameriketatik etorriak dira, baina intxaurraren jatorria, sortalde ertaina da. Orduan baliteke “indi urra” izatea, sortaldeko frutua izateagaitik, eta izena, Amerika bertopatu baino zarragoa izan leikela.

Bizpairu berba, badaude, “indi” tik hasita ez daukatenak zerikusirik Amerikaz; adib. “indi arrain” (guk, “itxuki” esaten dioguna, “indisagar” edo menbrilloa (hau Kaukasokoa da, ia ia Indietako mugan).

Ameriketako intxaur famatuenak, Kaliforniakoak, han deitzen ziran “nueces de Castilla”, iberiatik eroanak zirelako.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu