• Larunbata, Martxoa 18th, 2017

HerriUNik 2008-2017 aurrekontuen azterketa egin du, EAEn eta Nabarran, eta datuak benetan kezkatzekoak dira. Urtez urte ikusten da nola aberastasuna gero eta esku gutxiagotan metatzen ari den.

Ikusten da nola obra faraonikoak bultzatzen ari diren etengabe (AHT, supersur, metroko linea pilo bat, hiruburuetako geltoki oso garestiak, orain trenbide saihesbidea, Zubietako errauskailua, Guggemheim…) eta bitartean euskal etnia desagertzen ari den (gero eta euskal herritar gutxiago gara -35 urteetan kopuru bera baina hemengo gazte asko joan eta atzerritarrak etorrita).

Ikusten da nola euskal kulturak edo euskerak ezin duten gorantz egin, eta nola gero eta gutxiago laguntzen duten (dirulaguntza gehienak ez dira jada %21etik gora pasatzen, hau da, zergak ordaintzen laguntzen dute, ez besterik). Ikusten da nola bost axola zaien aberria eta nola ezkontzen diren hauteskunde kanpainan euskera mesprexatu duten bi alderdiekin (bideoa eta guzti).

Sabino Arana etorriko balitz fariseo guztiak tenplutik (Sabin Etxetik) botako lituzke.

Txosten osoa (100 orrialde, gazteleraz)

https://drive.google.com/file/d/0B2jBE8A2WMD9LTNzM3NCOWpGYlk/view

Nekane Jurado Youtube (11 minutu gazteleraz)    https://www.youtube.com/watch?v=7Dnmx3RHr6A&feature=youtu.be

Aurrekontuak EAEn eta Nabarran: datu interesgarrienen laburpena

EAEko gainbehera demografikoa: kopuru bera, zaharragoak, hemengotar gutxiago
- 35 urteetan (1981-2016) biztanleriak %1,4 baino ez du igo
- 65 urtetik gorakoak 20 urtetik beherakoak baino %17 gehiago dira
- 18-44 urte bitartekoen %39 gurasoekin bizi da
Gainbehera ekonomikoa: industria erdia eta BPG gero eta txarrago banatuta
- EAEn industria %48tik %24 izatera pasatu da, hau da, 355.400 langiletatik 181.041era
- Soldatak BPGren %55etik %47ra pasatu dira (%15 gutxiago)
- Okupazio tasa 2016an: Estatua %2,2, Nabarran %4,9 eta EAEn 0,8
- 2008tik hona 142.000 lanpostu suntsitu dira
- Langabetuen %37k prestazioren bat jasotzen du (2009an %68) eta gero eta diru gutxiago (-%19)
Desberdintasun sozioekonomikoak: izugarri handitzen ari dira
- EAEn herritarren %1,7k aberastasunaren %44 dute
- Herritarren %43k urtean 12.000 baino gutxiagorekin bizi behar du (EBren arabera pobrezi mailan)
- Oinarrizko soldata eurogunekoarena baino %30 gutxiago (ia pobreziaren mailan)
- DSBE-rgi 2008an unitate bakoitzak 8.396 jasotzen zuen eta aurten 6.345 (-%25) EAEn. Nabarran aurten asko  handitu bada ere (%50) unitate bakoitzeko 2.665 euro jasoko ditu (2008ko erdia).
Zerga politika eta zorpetzea: aberatsak aberatsago, pobreak pobreago eta zorrak gorantz
- Zerga bilketa (prezio iraunkorretan) %17 txikitu da 2008tik nahiz eta BPG %5 igo
- Nahiz eta BEZa %16tik %21era pasatu eta PFEZren ekarpena igo (5.514 M.tik 6.268 M.ra)
- Iruzur fiskala sozietate zergan datza nagusiki: 2.591 Mtik 1.175 M.ra pasatu da
- Paradisu fiskaletara gero eta diru gehiago doa. Enpresek BPGren erdia jasotzen dute baina Ogasunek jasotzen duten 100 eurotatik 7 baino ez dute aportatzen (2008an 14 € ziren)
Gizarte politikak
- Nabarran aurten %15 gutxiago bideratuko da eta EAEn %0,5, 2008 urtearekin alderatuta
- 2014an Europako Batasuneko biztanleko gastua 7.903 eurotakoa zen, EAEn baino %4 gehiago (7.715) eta Nabarran baino %10 gehiago (6.620).
Osasuna
- Osasun arlora BPGren %6,2 EAEn eta %5,2 Nabarran bideratzen da, Europako Batasunean bideratzen den %8a baino nabarmen gutxiago (-%23 eta -%35 hurrenez hurren)
Hezkuntza
- 2013an OCDEko gastua BPGren %4,8a zen.
- EAEn 2013an %3,9  zen. 2009an %4,4 eta, aurten, %2,8 baino ez da izango.
- Nabarran ere jaitsiera dago: 2008an %3,5 zen eta aurten %3,2.
Kupoa eta Zor Publikoa: biak gorantz
- Aurten Madrilera 2.059 M bidaliko dira, hau da, iaz baino %18 gehiago (1.565 M EAEk eta 494 M Nafarroak).
- Zor Publikoak gastuaren %10 zurrupatzen du dagoeneko.
Lurralde politika
- AHTnean 3.009 M gastatuta edo bideratuta. Hau da, etxebizitzarako aurten gastatutako dena baino 24 aldiz gehiago
Etxebizitza: 19.000 familia etxe barik eta gero eta aurrekontu ia erdia
- 2007-2016an 14.932 familiak etxetik kaleratu dituzte (5.639 Nabarran eta 9.293 EAEn)
- Alokairua ezin ordaintzeagatik beste 3.900 familia kaleratu dituzte (2013-2016ko epean).
- Horiez gain, isilean etxebizitza utzi dutenak daude (publikoki haien egoera ez ikustearren).
- Krisialdian etxebizitza babestuaren prezioa igo (%32) eta librearen prezioa jaitsi da (-%36).
- Aurten EAEn 125 M bideratuko dira, 2008koan baino -%46.
Hurrengo belaunaldien eta desgaitasunen zaintza eta ardura emakumearen gain soilik
- EAEn aurten 67 M bideratuko dira, hau da, 2008 baino %21 gutxiago. Gainera 2008an ez zegoen Menpekotasunen Legea, Jaioberriengatiko txekea … Familiak babesteko gastua %16 jaitsi da.
- Nabarran Berdintasun, Familia eta Haurrentzako aurrekontua 28 M dira, hau da, 2008an baino %10 gutxiago.
Kultura: gastu finko gehiago eta proiektu herrikoiak gutxiago
- 2008tik 2017ra %39 gutxiago bideratzen da EAEn eta %45 gutxiago Nabarran.
- Gehiena gastu finkoetara edo museo batzuk kudeatzen dituzten fundazio pribatuetara joaten denez (ETB, , Guggenheim, orkestrak…), euskal kulturara edo proiektu herrikoietara gero eta gutxiago bideratzen da.
Hizkuntza Politikak: aurrekontuak ere maldan behera
- EAEn 2008tik 2017ra %14 gutxiago jaitsi da (60 Mtik 52 Mra) eta Nabarran 2017an nabarmen igo dute baina ez da berreskuratu 2009-2015 bitartean egondako %34ko jaitsiera (eta 2009an gutxiegi zen).
*Kopuruak eskaintzerakoan, 2008tik 2017ra bitarteko bilakaerak prezio finkoetan eman dira

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu