Irurtzunen emandako hitzaldi bat Felix Rodrigo Morarena izan da:
Laburpena
Euskerak gaur egun, gaztelerak bezala, globalizazio, akulturizazio eta ingelesaren zapalkuntza jasan behar du. Orain daukagun bazterketa orain arte penintsulan egon direnak baino txarragoa da: Erromakoa, Toledoko VI-VIIko erreinu godoarena, IX-Xko inperialismo andalusĂ musulmanarena, Antso III Nagusia eta gero Nafarroako Estatuaren bazterketarena, frankismoarenaâŠ
Hizkuntza batek prestigio gorena lortzen du ideia eta proiektu bikainak sortzeko eta transmititzeko erabiltzen denean. Goi Erdi Aroko iraultzaren bidez, euskera ospe eta atxikimendu maila gorenera heldu zen. Nire ustean, horri esker euskerak, Erromako inperioak ez bezala, biziraun ahal izan zuen. Inperioa desegin zenean, V. mendea euskeraren inguruan gauzatu zen, seguruenik egoera tamalgarrian egon ondoren. Horrek azal lezake Nafarroako Estatuak euskera baztertu izana, izan ere, egon zen iraultzaren bidez zuzenbide kontsetuinarioa zabaldu zen, Nafarroako Estatuak erromatar herentzia polĂtiko eta juridikoa nahiago bazuen ere.
Hizkuntza bat mundu ikuskera bat baldin bada, hizkuntza hori berreskuratu eta zabaltzeko mundu ikuskera hori eratu, hausnartu eta eraiki beharra dago. Penintsulako hizkuntza guztiak eta mundu osokoak ere, galtzeko arriskuan daude. Denak batu behar dira, bakoitza dagoen lekutik, globalizazioaren aurka. Akulturizazioaren aurkako borroka, gu garena baieztatzera zuzenduta dagoena, eta ez da soilik izan ginena baieztatzeko borroka baizik eta, batez ere, izan nahi duguna ezartzekoa. Horregatik, bakoitzaren izaera berreskuratzea XXI. mendeko iraultza mugimenduaren oinarrietako bat da.
Ponentzia
http://www.felixrodrigomora.org/convivencia-comunalidad-y-lenguaje/