Berriako kazetaria den Mikel Onaindiak, faltsutasunei buruzko erakusketa baten artikulu batean, historian zehar egin diren hainbat faltsifikazio aipatu ditu. Artikulu horretan Mikel harritu egin da Arabako Iruñako gaia ez delako erakusketa honetan agertzen eta honela dio:
“Ostera, Iruña-Veleiako afera eskandalagarriari buruz txintik ez, ez dakigu antolatzaileek oraindino auzia guztiz argitzea itxaroten dutelako edo erakusketan barne hartzeak lotsa lar ematen dielako.”
Kazetari batek, suposatzen denez, informazio zehatz eta eguneratua izan behar du baina badirudi gai honi buruz ondo informatuta ez dagoela. Mikelek dioenez “guztiz argitzea itxaroten dutelako” eta, egia esan, gaia erabat argitu gabe dago. Izan ere, Aldundiak ez du egin horrelako ikerketa batean egin beharreko lehenengo gauza: arkeometria erabiltzea datatu daitezkeen ostrakak noizkoak diren jakiteko. Alegia, etxea teilatutik hasi zuela.
Henrike Knörrek esaten zuenez, arkeologoek, euren baliabide guztiak erabiliz, data bat eman behar zuten eta gero etorriko ziren hizkuntzalariak, historialariak, egiptologoak eta maria santisima. Hemen ordea, ostrakak Europako arkeometria laborategi batera eraman gabe gauzak erabakitzen hasi dira, eta, hor ostraketako testuetan ikusitakoa Euskal Filologian irakasten diren eduki gutxi batzuen kontra dagoenez, batez ere Lakarraren aitzineuskararen kontra, faltsutzat izendatu dituzte lasai asko.
Gai hau daraman Epaileak argi ikusi du hau eta, horregatik, Eliseo Gilen datazio eskaera onartu zuen, nahiz eta oraindik ez duen asmatu nora bidali behar dituen datazioak egin ahal izateko.
Lasai Mikel, arkeometriak argituko digu gaia. Eta argitzen digunean, seguruenik, aipatzen duzun erakusketa horretan, Aldundiak agindutako grafologia txostenak eta zenbait adituk egindako ostraken faltsutasuaren aldeko txostenak sartuko ditugu.
Iruzkin bat
Asteartea, 14. Otsaila 2012
[...] gutxi Mikel Orrantia kazetariak Berrian eta orain Garako Juanma Costoyak, faltsutasunei buruzko erakusketa bat dela eta, Iruñako ostrakak [...]