• Osteguna, Abuztua 31st, 2017

Salduien III. Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren Jardunaldien amaieran ondorengo adierazpena onartu da:

Iberiar hizkuntza eta kultura iker ditzagun; gure iragana hobeto ezagutu dezagun etorkizunari hobeto aurre egiteko

Iberiar hizkuntzaren, toponimiaren eta hauekin lotutako beste zenbait gairen ikerleak elkartu gara hirugarren urtez Salduie-Zaragozan, gure arbasoen hizkuntzari buruz dakiguna berraztertzeko eta dezifratzen jarraitzeko.

Gai garrantzitsua da. Batetik iberiar hizkuntza oso hedatua egon zen nahiz eta oraindik adostu ez den gai bat izan. Akitania eta Okzitania osoan hitz egiten zen eta iberiar penintsula osoan ere erabiltzen zen, aldagai batzuekin bazen ere. Gainera, Kanarietan eta Azoreetan agertutako grafito batzuk balitezke iberierazkoak izatea.

Iberiar hizkuntza 1.000 urtez erabili zen baina gaur egun ikertzeko ez dago ia baliabiderik, unibertsitateetan ez dago katedrarik, museo askok material garrantzitsua dute erakusgai jarri gabe eta Giza Zientzien ikasketetan ia ez da irakasten eta kultura latinoari erabateko nagusitasuna ematen zaio kultura iberiarraren kaltetan, eta horiek guztiak, zuzendu behar dira.

Iberiar hizkuntza eta toponimia ez direnez ezagutzen, Espainia, Portugal, Frantzia eta Autonomia Erkidegoetako akademiak ari dira toponimo eta eguneroko hitz askoren grafia aldatzen eta horren ondorioz, haien benetako esanahia argitzeko oztopoak jartzen. Horrez gain gero eta udal gehiago haien armarrietan oilarrak, otsoak.. jartzen ari dira nahiz eta zerikusirik ez eduki animalia horiekin, hezeguneekin baizik, edo haien udalerriaren izena aldatu nahi dute argudio erabat zalantzazkoak direnean.

Hau da, iberiar hizkuntzaren eta toponimiaren ezagutzak ematen digun aberastasun intelektuala eta batzutan praktikoa ere alferrik botatzen eta baztertzen ari gara.

Horregatik, hain garrantzitsua den ondare hau babestera eta zabaltzera, gai honetan aktiboagoak izatera eta abian jarriko dugun Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren Elkartean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Zaragoza-Salduie, 2017ko abuztuaren 27an

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Iberiera
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu