Kataluniak ez du gaurko eguna sekula ahaztuko. Lehenengo aldiz, herri osoa bere buruaren jabe, aurrez aurre hitz egin dio Espainiari: aske izan nahi dut e, haien bidea erabaki nahi dute eta guardia zibilaren erasoen aurrean bortizki erantzun barik baina apaldu barik ere, tinko erantzuten ari dira, eta biktimismoaren diskurtsoan jauzi barik.
Dauden lekuraino heltzeko arrazoi asko egin dira baina horietako bat haien hezkuntz sistema suntsitu nahi izatea izan da, D eredua (katalanez) B eredu bihurtu nahi izatea eta horrekin katalana ondo ikasteko bermea desagertzea.
Oraindik ez dakigu zenbat bozka jaso dituzten ezta horien emaitzarik ere baina, denak direlakoak ere, zorionak benetan katalanei, merezi dute eta. Asko dugu ikasteko, asko: elkarlana, alderdikeriak gainditzea, elkarteen gidaritza, herritarren erantzun zibiko eta diziplinatua, bideorri bikaina eginda izatea eta denok –bakoitzak bere lekutik- betetzea… Bikain!