Lan honetan Jabier Goitiak proposamen bitxia bota du. Berak dio zelten jatorriari buruz zalantza gehiegi daudela eta ea ez ote ziren izango ibiltariak ginen garaian sendentarizatzen hasi ziren lehenak, besterik gabe. Alegia zeltak Europako txoko askotan agertuko ziren, aldi berean, lur zati bat ustiatzeko baimenak zabaldu ahala.
Bere lanean ikusten denez, pribatizazioaren hastapenak “sel-ak” izan ziren. Sel bat espazio txiki bat zen, biribila, eta erdian mugarri bat jartzen zen, non sutea eta etxea kokatzen zen.
“Sel” gehien zabaldu zen izena da baina beste baliokide batzuk ere erabili ziren: āsaroiā, ākortaā edo āolhaā. Azken hau oso adierazgarria da, biribila ere esan hi duelako, erabilera esklusiborako lagatzen zen espazioaren forma hain zuzen ere.
Horrela, “kortabarria” sel berriagoa izango zen eta “kortabitarte” biĀ selen artean sortzen zen beste bat, hain biribila agian izango ez zena, sel kopurua handitu ahala espazioak gero eta txikiagoak zirelako.
Los Celtas
Jabik dioenez, sel batzuen egiturak gaur egun ere ikus ditzakegu: