3.- sen-
Senitartekotasunari dagokionean, badugu beste hitz bat ere bere garrantzia duena: “sen”.
Senide
Seme
Senar
Sein
Senide “co-descendiente” dugu, beraz jatorri ustea ere adierazten digu “sen” hitzak. Eta beste zenbait zentzu ere ekarten dizkigu hitz honek. “Sena”, “Zentzu”… Gaztelaniako “sentir” eta “sentido” ere hor nonbaitekoak ditugu. Hiztegietan ere, “senton” eta “senbage” bezelako hitzak ageri zaizkigu, aintzinakoak eta zalantzarik bage arlo honetakoak.
-–Ipar Euskalerrian “sehi” dana?
“Sein” haur jaio berria da sartaldeko eskualde batzuetan. Eta “sehi” morroia da sortaldean; beraz, beste gauza bat dela uste dut.
–Baina Deba Goiena alderdian edo “sein” morroia ere bada, “otsein”.
Bai, horrela dirudi kasu honetan, baina astiro ikertu beharreko arazoa dugula uste dut.
–Duela 2.000 urteko idazkunetan “senbe” azaltzen zaigu, gero seme edo bihurtu zana.
Bai, oso bidezkoa dirudi bilakaera horrek.
Erderazko “semen” ere arlo honetan ikertu beharreko hitza genuke. Eta areago, hitz honek latinean izan dezaken hedadura ere aztergarria izan daiteke.
–Eta sen hitzak “ene” hitzarekin harremanik ote du?
Ez, inondik ere ez, nire ustez.
Eta azken ohartxo bat, arabieran eta hebraieran “aba” edo “ab” hori aita zentzuz agertzeak eragina izan du gure euskal munduan ere, praile artean eta. Gero hortik, Arana Goirik ere gogoan erabilia. Baina pentsatzekoa da gurean “ugezaba” hitzarekin gertatu izan dana beste kultura hoietan “aba” hitzarekin gertatu dala.