• Larunbata, Urria 28th, 2017
Euskalnafarrok harrituta, gainezkatuta, liluratuta gaude katalanen ibilbidearekin. Mila arazoren gainean, batasunari eutsi eta haien independentziarako bidea jorratzen ari dira. Gero eta hurbilago dute. Bi hilabete gogorrak datoz, oso gogorrak. Baina baturik dauden bitartean lortu ahal dute.
Euskalnafar Herriak ongietorria eman dio Kataluniako Errepublikari eta Iberiako eta munduko gainerako herriak pozik egoteko modukoa dela uste dugu, hizkuntza katalanak, Andorraz gain, lurralde handiago bat berpizteko izango duelako. Gaur Bilbon ospatuko da:
ANC Euskal Herriak eta Kataluniarekinbat koordinazioguneak kontzentrazio deialdia luzatzen du:
Gaur larunbata urriak 28, denok Bilbora Kataluniaren Independentzia ospatzera, Jordi Sà nchez eta Jordi Cuixarten askapena esijitzera, eta 155 salatzera.
Areatzan, 18.30. (kiosko aldean)
Zorionak Kataluniako Errepublikari!
Atala: Katalunia