• Astelehena, Abendua 04th, 2017

Aurten lau liburu berri argitaratu dira, euskeraren jatorriarekin zerikusia dutenak: Eduardo Aznarrena, Jose Mari Ugaldearena, Juan Martin Elexpururena eta Jon Nikolasena. Horiez gain, Iruña-Veleiari buruz ere dauden liburuak salgai egongo dira:

Eduardo Aznar: Tierras, gentes y voces, El legado del euskera riojano. Eduardoren argitaratu berria den liburu honetan Errioxako pertsona eta leku izenak aztertzen jarraitu du eta euskerak lurralde honetan izan zuen bilakaeraz hainbat proposamen egin ditu. Pamiela argitaletxean.

Jose Mari Ugaldea: Euskal Toponimia munduan. Markina-Xemeingo toponimia aztertzen hasi, eta euskal kutsua duten toponimoak  mundu osoan ikertzen aritu da azkenerako Jose Mari Ugaldea Jose Mari Ugaldea: “Euskal Toponimia Munduan” Goienkaleko Autoekoizleen saltokian egongo da salgai (41-42)

Juan Martin Elexpuru: Euskararen aztarnak Sardinian? Bertan, Sardinian euskeraren aztarnak izan daitezkeen hainbat toponimo eta hitz jaso ditu.  Badihardugun eta Pamiela argitaletxean. bideoa. Diario Vasco Euskadi Irratian Mezularian

Jon Nikolas: OrĂ­genes del lenguaje oral y del euskara/eskuara. Liburu honetan gizakiaren bilakaeran hizkuntza zein fasetan sortu ahal izan zen eta horrek zer ekarri zuen proposatu du Jonek liburu berri honetan. Nabarralden salgai.

Iruña-Veleiari buruz argitaratu diren lau liburuetatik hiru izango ditugu: Elexpururena lehenena izan zen, gero Hector Iglesiasek orain bi urte eta iaz Euskeraren Jatorriak bi nazioarteko biltzarrekin egindakoa (laugarren liburua Alberto Barandiaranena da, arkeometria zer den jakin nahi ez duenarena).

Hectorren liburua Amazonen erosteko

Paperean eskatzeko Ebooken erosteko

Elexpururena Badihardugun salgai. Beste biak Nabarralden

Bestetik Bittor Kapanagaren 4 lan bildu zituen liburua Badihardugun eta Gerediagaren saltokian aurkitu daiteke.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Durangoko Azokan jatorriarekin lotuta dauden liburuak10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu