• Ostirala, Urtarrila 12th, 2018

Iruña-Veleia estatu arazoa da. Historia berridazteko oztopo handi bihurtu zaie eta organikoki eta praktikoki espainiar estatuaren menpe dagoen “Euskal Herriko” Unibertsitateko Letren Fakultateak euskeraren eta historia-arkeologiaren alorrean azken 30 urte hauetan irakasten ari diren edukien ikuspegi “autonomikoen” kontra zuzen-zuzen doana.

Eta ez da gauza bakarra. Azaroan, Lurmen kanporatu zutenaren 9. urteurrenean gogoratu genuen bezala asko gehiago dago: ETBren euskalduntze berantiarraren funtsik gabeko teoria bultzatzea, toponimiari etengabe bizkarra ematea,  iberieraren eta euskeraren arteko berdintasunak ukatzea, Atapuercaren “arabera”euskaldunak lurralde honetan 6.000 urte besterik ez daramagula esatea, Bizkaiko Aldundiak udan erakusten duen gauza bakarra “erromatarren aztarnak” izatea, Irungo museoan ikasleei erromatarrak etorri arte hemen ezkurrak ia besterik jaten ez genuela esatea…  Denak gure burujabetzaren aurka dagoen eta ondo prestatu den kultur politikaren osagaiak dira.

Eliseo Gil eta Oskar Eskribano dataziorik gabe epaitzen ausartuko dira. Instrukzio fasea amaitzean justiziaren aurkako etengabeko prozesua zela esan genuen eta, azken auto hau lepo beretik doanez, argi eta garbi hauxe esan behar dugu:

  1. Epaitegi honek Ruben Cerdanen ”montajea” ezkutatzen du, Eliseo eta Oskar arrazoirik gabe epaitzeko. Arabako Foru Aldundikoek Eliseo Gili Ruben Cerdan aurkeztu zioten, datazio kontuetan aditua zela eta grafitoak datatzeko aukera zegoela esanez. Eliseok datazio horiek egiteko aurrekonturik ez zuela erantzun zien. Orduan Aldundiak berak ordainduko zuela esan eta Eliseo, noski, ados egon zen. Egin ez ziren datazio horiek Eliseo harrapatzeko tranpa bat izan zen. Izan ere, “eginda” omen zeudenean  Aldundikoek Cerdanek aurkeztutako faktura ordaindu beharrean Eliseori berak ordaintzea eskatu zioten eta gero Eliseok kopuru bera Aldundiari pasatzea. Eliseok onartu behar izan zuen nahiz eta zentzurik ez eduki baina orain ikusita bai. Ruben Cerdan ez da 9 urte hauetan agertu, ez du aurpegia eman eta beragatik Epaitegiak Eliseo eta Oskar epaitu nahi ditu. (Epaitegiak Aldundiaren eta Cerdanen arteko tranpa hau ikertu nahi ez izatea horren konplizea dela adierazten digu).
  2. Epaitegi honek ez du gai honetan inolako zilegitasunik, Aldundiak eta EHUko Arkeologia Sailak hondeamakinez egindako triskantza biak ontzat eman dituelako, eta grafitoak akusatzaileen esku eta ez Epaitegian egotea onartu duelako. (Hau edozein herrialdetan artxibatzeko arrazoia izango zen).
  3. Epaitegi honek Eliseo eta Oskarri benetako dataziorik egitea uko egin die. Akusatuek egin nahi dituzten perizial batzuk egiten ez uztea (benetako datazioak Europako laborategietan), erabat defentsa barik uztea da. (Hau errepublika bananeroen “justizia” sistemenetan baino ez da gertatzen).
  4. Epaitegi honek duen “froga” bakarra Madrileko Kultura Ministerioaren Instituto de Patrimonio Cultural de Españak egindako grafitoen “azaletako” analitikak dira. Horiek frogatu dutena grafitoen azaletan metal modernoak daudela, ez letrak estaltzen dituzten karbonato, ke edo sedimentuen azpian, gainean baizik. Hau da, grafitoak gaur egungo eskuilekin garbitu direla frogatu digute!! Ez testuak eginberriak direla. Orain 9 urte Lurmen kanporatu zutenean gauza berdina esan zuten: osagai kimiko modernoak zeudenez faltsuak zirela eta grafito apurtuak  itsasteko erabiltzen zuten kola aztarna baino ez ziren! (Hau barregarria bezain tragikoa da).
  5. Epaitegi honek ez du gai honen arrazoia argitu nahi. Izan ere, ez omen daki munduko faltsifikatzaile guztiek espero dena faltsifikatzen dutela. Nola faltsifikatu unibertsitatean erakusten diren gauza askoren  aurka doazen gauzak? (Hau montaje judizial guztietan ikusten da: benetan onura atera dutenak ikertu nahi ez izatea).
  6. Epaitegi honek ez du EHUko Arkeologia Saila ikertu nahi. Eliseok eta Oskarrek ez zuten inolako interes ekonomikorik grafiko bereziak agertzeko. Agertzen ari ziren pitxar, plater eta horrelako ontzietako zatiekin urte askotarako lana ziurtatuta zuten. Lurmen kentzeko interesa zuten bakarra EHUko Arkeologia Saila zen, Eliseo Gil kanporatu ondoren dirutza kobratzen dutelako.
  7. Epaitegi honek hizkuntzalariek, arkeologoek, historialariek… grafitoen aldeko 29 txosten ez ditu aintzat hartu nahi. Horiek grafitoak faltsuak direla dioten 6 txostenetako argudio gehienak ezeztatu dituzte, froga dokumentaletan, testu zaharretan eta baita geroago egindako aurkikuntza arkeologikoetan oinarrituta. (Hau zientziarekiko duten mespretxua ederki erakusten digu).

Euskeraren Jatorria Elkartea. 2018ko urtarrilaren 12an

a) Autoa

Autoa:_Jaime Tapia Parreño-Jesus Alfonso Poncela Garcia-Elena Cabero Montero

b) Beste iritziak

SOS Iruña-Veleia

Juan Martin Elexpuru

Ama-Ata

c) Hedabideak

2018.01.19    Berria,   Gara,  Noticias, EITB

2018.01.12    Berria Gara El Correo

2018.01.13 Gara:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Espainiako (in)Justizia sistemak Eliseo eta Oskar dataziorik egin gabe epaituko ditu3.5106
Atala: Epaitegia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu