• Larunbata, Otsaila 03rd, 2018

Nekez egongo da historia politikoan egoera zailenetan ere bere herriaren babesa jaso duen Puigdemont bezalako politikaririk. Bere hitza betetzen duenetakoa (erreferenduma egingo zela esan eta egin zenā€¦), une zailetan abilezi politiko ikaragarria erakustea, hauteskundeak galdu behar zituen alderdia bere errautsetatik atera eta independentismoan nagusitzeaā€¦

Hau lehendakari hau esan behar dugu. Mundu mailan prozesu burujabeetan gauden guztiontzat eredu ikaragarria izan dena eta izaten jarraitu behar duena. Ez da bera finikitatzeko garaia, herria batzeko eta lehendakari izendatzeko unea baizik, ala ez?

Biltzarreren albistea

Historiak bakoitza bere lekuan jarriko du. Momentuz ez da erraza zer gertatuko den esatea baina badirudi politikari katalan asko atzerako martxa jarri dutela jadanik. Puigdemont lehendakari izendatzeko prest ez badaude, 155 artikulua goitik behera onartzen dutela esan nahi du eta katalan herria burujabetzeko prozesuaren amaieraren hasiera etorriĀ  dela (edo jarraipena, agian prozesuaren amaiera aldarrikapen osteko noraezean hasi zelako).

Askok diote Ibarretxerekin gertatu zen antzera gertatuko dela: prozesua amaitu eta horren burua finikitatzeko garaia ematen duela. Hemen ez genuen Ibarretxe behar bezala babestu, ez bere alderdiak, ez beste alderdi abertzaleek, ezta herriak ere.

Independentziaren aldeko adierazpena sinatu zutenean, orduan izan zen dena emateko unea. Herria matxinatzeko eta kaleak hartzeko deia egin eta azken pultsua emateko orena. Ziotenez Madrilek odola egongo zela abisatu zien baina Europak katalanen alde egin duen gauza bakarra zuten: Espainiar estatuariĀ  odola ez egoteko ohartaraztea, hau da, manu militari ez jarduteko.

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Puigdemont: katalan herria zurekin dago4.9107
Atala: Katalunia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu