• Asteartea, Otsaila 27th, 2018

Euskeraren Jatorriko kide batek bidalita (Berrian argitaratu gabe):

Euskalkien kontrako gurutzada: una, grande y libre

Eskerrik asko IƱigo Martinez ondarrueraz idazteagatik, ondarrutarrentzat euskera sentimendu hizkuntza dela erakusteagatik, euskera jagon eta maite duzuela frogatzeagatik, gure hizkuntza gehien erabiltzen duen eskualdea izaten jarraitzeagatik.

Zoritxarrez, Euskalerri txiki honetan, ez dugu bereizten zer den eredu propioa edukitzea edo zer den kanpoko ereduei euskerazko berniz bat jarri ondoren, hemengo produktutzat saltzea. Gure eredua behetik gorakoa izan da beti. Gogora ekarri dezagun historia: gure arbasoekĀ  Orreagan edo bisigodoei 250 urtez garaitu ahal izateko, auzo batzarretatik hasi eta nazio mailarainoko herri milizia indartsuak osatzen zituzten. Bazekiten batasuna lortzen zela norberaren errespetuan eta erabakimenean oinarrituz.

Hizkuntzaren alorrean, ez diogu gure jatorrizko ereduari jarraitu. Ez gara konturatu nazio hizkuntzaren oinarria auzo eta eskualdeetako euskalkiak direla, gure herri miliziak bezala. 50 urte hauetan, euskera batuak esparru guztiak hartu ditu eta euskalkiak erabat baztertuta eta ikusezin bihurtu dira. Herri hizkera, betiko legez, baztertuta gelditu dira, euskal baserritarrak bezala, jende xehea bezala, desagertze bidean.

Beste herrialde batzuek konplexu gutxiago dute. Valentzian, adibidez, valentzieraz ematen dute haur eta lehen hezkuntza eta DBHn estandarra lantzen dute. Hemen, ordea, herri txiki batean, haur hezkuntzan batu ederrean irakasten gaude, bertako euskalkia egunero zokoratuz. Udaletxetan edo euskaltegietan kontu bera dugu. Ikasle bat 5 urtez egon daiteke ikasten eta ez diote inola ere entzungairik jarriko euskalkiren batean. Gero, handik atera eta ez da herri txikietan ezer gutxi ulertzeko gai izango. Are gehiago, ETBk ez du egunero ezta ordubete tristea ere eskaintzen (lurralde bakoitzean deskonexioa eginez) tokian tokiko hizkera eder horiek jagoteko, euskalkiak ikusgarri bihurtzeko, herriĀ  hizkeradunak burujabetzeko, azken finean, euskera indartzeko. Ez diegu euskalkiei behar bezala eutsi, ez gara kapazak izan erabilera esparru batzuk definitzeko, hikari eutsi ezin izan diogun moduan.

Gainera, zenbaitek programaren batean elkarrizketetan euskalkiak darabiltzatela entzuten badute edo IƱigo Martinezen gutunarekin topo eginez gero, kexatzen dira eta mezuak edo artikuluak idazten dituzte, euskalkiak kritikatzeko edo ETBn euskalkia ez dela entzun behar ozen aldarrikatzeko. Edo TVEn gaztelar herri hizkerak ez agertzea eredua dela esateko. Nola da posible? Euskalkien kontra ari dena euskera indartzen ari dela uste badu, jai dugu. Bizkaiko egoera adibide ezin hobea da,Ā  kale erabilerak 10 urteotan beherantz egin du nabarmen, batez ere hizkuntza politika eskasagatik eta nazio burujabetzaren aurkako prozesuagatik (Txillardegik zioena, independentziarik gabeā€¦), baina seguruenik, baita bizkaiera erabat zokoratzeagatik ere.

Aupa IƱigo, segi ondarruera eder hori erabilten!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Euskalkien kontrako gurutzada10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu