• Osteguna, Martxoa 08th, 2018

Foruak geneuzkanean pase forala edukitzen genuen, hau da, guretzat egokiak ikusten ziren kanpoko legeak onartzen genituen eta bestela ez. Hau da, gure legeen arabera funtzionatzen genuen.

Foruak geneuzkanean inor ezin zen Bizkaitik, Arabatik, Gipuzkoatik, Nabarratik edo Iparraldetik atera, ez epaitua izateko ezta kondena igarotzeko ere ez.

Foruak geneuzkanean ez ziren euskal herritarrak 1000 kilometrotara dagoen kartzela batean egongo.

Foruak geneuzkanean ez zuten 26 urteko espetxe zigorra hil ez duen bati jarriko.

Foruak geneuzkanean Xabierrek ez zuen bere buruaz beste egingo (egin badu).

Foruak geneuzkanean ez genuen Altsasuko gazteei egin nahi dieten zirkoepaiketa hori jasan beharko.

Foruak geneuzkanean.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Foruak gogoan ditugun egunetan4.3107
Atala: Zuzenbidea
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu