• Asteazkena, Martxoa 14th, 2018

Euskalduntze edo baskoitze berantiarra ez da oso sinesgarria. Teoria horren arabera, ekialdeko Akitaniarrek (zergatik ekialdekoek bakarrik? Mendebaldekoak ere aitzineuskaldunak ziren), aurreuskera edo aitzineuskaraz mintzatzen zirenek hegoaldera eta hego-mendebaldera migratu zuten, Akitania-Novempopulaniatik (gaurko Gaskoiniatik eta Ipar Euskal Herritik), batez ere VI. eta VII. mendeetan. Pirinioez haragoko baskoiekin batera, beroiak (Errioxa, Araba eta Nafarroaren zati bat), autrigoiak (Ason eta Nerbioi ibaien artean), Bizkaiko karistiarrak eta Gipuzkoako barduliarrak (Deba eta Bidasoaren ibarretan izan ezik, baskoiez edo, beharbada, akitaniarrez jendeztatuak) euskaldundu zituzten. Azken populu horiek indoeuroparrak ziratekeen eta ez aitzineuskaldunak.

Teoria horrek Frantzian erabilita beste teoria antzekoa du, hau da, baskoien inbasioak Novempopulanian, hegoaldetik iparalderantz. Inbasio haiek Baskonia ziteriorreko euskalduntzearen etorkia lirateke (Gaskoinian eta baita ipar Euskal Herrian ere). Alta bada, bi teoria horiek elkar baliogabetzen dute. Izan ere, nola VI. eta VII. mendeko baskoiek, Novempopulania euskaldundu egingo zukeen, akitaniarrak Pirinioen hegoalderantz migratzen ziren garai berean eta hango herriak euskalduntzen zituzten bitartean. Zentzurik gabekoa da guztiz.

Bi teoria horiek,  azpilan politiko hutsa iruditzen zait. Hala ere, frogatu nahiko luketeena gaurko euskaldunak eta antzinakoak (akitaniarrak barne) ez zirela tokikoak da. Frantzia eta Espainia betikoak direla erakusteko asmoz eta gu, atzerritarrak garela lur horietan, zilegitasunik gabekoak. Galdera bat orduan, nondik zetozen basko-akitaniar horiek? Zeruetatik erori omen dira ala?

Philippe Lartige. Bizkarrotzeko gaskoia (toponimo hori, adibidez, Martitz planetatik letorke).

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu