• Osteguna, Ekaina 07th, 2018

Murillo el Frutoko idazki zahar bat euskeraren presentziaren lekuko garrantzitsu bihurtu zaigu, non eta Erriberaldean.

Linguanavarrorum

Fontes Linguae Vasconum aldizkariak karrikaratutako azken alea (120.a) txoko honetan iruzkindu aurretik, ale horretan argitara emandako artikuluetako bat nahi dut azpimarratu, nire ustez interes berezikoa da eta. FLVeko zuzendari Patxi Salaberri Zaratiegik idatzia da eta ‘Murillo el Fruto: XIV. gizaldiko agiria‘ du izena.

Aurrekariak

Ez da atzo goizekoa Zidakos eta Aragoa ugaldeen ibilbide amaieran euskarak utzitako arrastoaren ikerketa. Urrun dago hala ere aztergai samurra izatetik: tamalez, orain arte ezagutzera eman diren antzinako dokumentuek ez dakarte Pitillas eta Zarrakaztelu bitarteko herrietan behinola mintzo izan zen euskararen aipamenik —badugu, ordea, iparralderagoko Uxue, Galipentzu edota Eslabari buruzkorik— eta ez dugu ez herri batzuetan ez besteetan idatzitako euskarazko testu bakar bat ere. Murillo ingurukorik nekez agertuko dela imajina daiteke, Aragoa barrenean Erdi Aroan desagertu bide zelako euskara. Zein mendetan, ordea? Eta nolakoa zen euskara hura?

Erreferentzia zuzenik ez dagoen eremuetan ezinbesteko lanabes eta lekuko dira toponimoak, leku-izenak; horiei esker aitzinatu da azken hamarkada hauetan Tuterako merinaldearen iparraldean euskarak izandako bizitasunaz dugun ezagutza.

Lana Zuñiga 3Lana (g) eta Zuñigaren (b) arteko euskal toponimiaren etena. Zuñigan dokumentatuta dauden euskal leku-izen apurrak —Armorandieta, Atazabala
— Lanatik hurbil dagoen eremukoak dira batik bat (iturriak: Belasko, Salaberri Zaratiegi; argazkiak: www.mapio.net eta Bernardo Vega).

Toponimoetan oinarrituta eskaini zituen hain zuzen ere Mikel Belaskok (Toponimia y panorama lingĂŒĂ­stico de la ribera de Navarra y zonas circundantes, 2004) iraganean Nafarroan bizi izan zen hizkuntza-egoerari buruzko hainbat argibide. Gizatalde batek toki bati aspaldi emandako izenak, azken batean, gizatalde horrek zerabilen mintzoaren oihartzuna helarazten digu; eta ikertzaile iruindarrak erakutsi duenez, garbi bereiz daitezke leku-izenei esker euskarari Aro Moderno edo Garaikidera arte eutsi zioten eskualdeak, batetik, eta askoz galera goiztiarragoa izan zutenak, bestetik. Nafarroan bortitza da sarritan lurralde batzuen eta besteen arteko etena, elkarren mugakide diren hainbat udalerriren artean ere antzeman baitaiteke (ik. gaineko irudia): Estellerriko Lana ibarrean, esaterako, egungo leku-izenen % 40 da euskarazkoa; ondoko Zuñigan, aldiz, % 2 baino gutxiago. Desoreka bertsuaren adibide dira Arroitz-Los Arcos edota Oteitza-Lerin (toponimoen % 40 euskaldun bikote bakoitzeko lehenbizikoek, % 0-1 eskas bigarrenek), Artaxoa eta Larraga (% 40 – % 0), Uskartze eta Nabaskoze (% 65 – % 0-2) edota Burgi eta Gazteluberri (% 70 – % 0-1). Garbi dago (ia) euskal toki-izenik gabeko herrietan euskara, izan bazen, aspaldi zaharrean ahantzi zutela

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Euskera Nafarroako Erriberan hitz egiten zen garaia9.0101
Atala: Lekukotzak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu