• Osteguna, Ekaina 14th, 2018

Gaur Gasteizen gai hau argitzeko egin den manifestua aurkeztu da. Dagoneko 140 izenpetzaile daude eta horien artean ezagun asko: Garbiñe Biurrun, Benito Lertxundi, Edward Harris, Pako Aristi, Andoni Egaña, Haimar Arejita, Amets Arzallus, Oihane Perea, Gontzal Mendibil, Toti Mtez de Lezea, Patxi Zabaleta, Xabier Amuritza, Ramon Agirre, Fermin Mugurutza, Gorka Knörr, Joan Mari Irigoien, Edorta Jimenez, Nekane Jurado, Joxe Auxtin Arrieta, Patxi Uribarren, Luis Baraiazarra, Eñaut Etxamendi, Maite Aristegi, Fito Rodrigez, Paulo Agirrebaltzategi, Paula Kasares, Paco Letamendia, Mikel Aramendi, Felix Placer, …

Manifestuan bi gauza eskatu dira, orain dela 11 urte Eliseo Gilek berberak eskatu zituenak eta hamarkada luze honetan egin nahi izan ez dituztenak:

1)     piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea. Gure ustez, hiru laborategi ezberdinetan egin beharko lirateke analisiak, kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz.

2)     parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan.

Zuek ere sinatu nahi baduzu hemen duzu aukera: Izenpetzeko

Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakaslez ia guztiz osaturiko Batzorde Zientifiko Aholkulariaren zenbait txostenetan oinarrituta hartu zuen erabakia Foru erakundeak; piezak faltsuak zirela eta Lurmenen arkeologia jarduna txarra izan zela esaten zuten txostenok. Geroago, 2009 eta 2013 artean, Lurmenen defentsak hogei bat txosten aurkeztu zituen epaitegian guztiz kontrakoa esaten zutenak, hau da, piezak benetakoak izan daitezkeela eta Lurmenen arkeologia jarduna egokia izan zela. Hainbat naziotakoak dira txostenon egileak eta horietako gehienak izen handiko adituak grafitoetan agertzen diren gaietan.

Auzia bederatzi urtez egon da instrukzio fasean, gure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena izanik, horrek Eliseo Gil Zubillaga eta Oscar Escribano Sanz auzipetuei ekartzen dien guztiarekin. Azkenik, 2018ko maiatzaren hasieran jaso dute auzipetuek akusazio-idatzia: Eliseo Gilentzat Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra eta 285.000 euroko isuna eskatzen du eta aldi berean Estatuko Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela eta ia 300.000 euroko isuna. Oskar Escribanorentzat, bost urte eta erdiko kartzela eta antzeko isunak.

Gure ustez, ezin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi-bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea. Eta ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza-arlo askorentzat ere. Badakigu jakin erraza dela egia aurkitzea datazio teknika modernoak erabiliz, ohikoak gaur egungo arkeologian, eta horregatik azpian sinatzen dugunok eskatzen diegu dagokien erakundeei ondorengoa egitea agindu dezatela:

1)     piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea. Gure ustez, hiru laborategi ezberdinetan egin beharko lirateke analisiak, kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz.

2)     parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan.

(Ekimenaren bultzatzailea:  Iruña-Veleia Argitu ekimena, ondorengo elkarteetako kideek osatua: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen eta independenteak)

Harremana: irunaveleiaargitu@gmail.com

Hasierako atxikimenduak

Benito Lertxundi (musikaria)

Eduard C. Harris (arkeologoa, Bermudak)

Garbiñe Biurrun (epailea)

Patxi Zabaleta (euskaltzain osoa eta abokatua)

Eñaut Elorrieta (musikaria)

Antonio Rodríguez-Colmenero (epigrafista eta arkeologoa, Santiago de Compostela)

Alex Sardui (Gatibu-ko musikaria)

Xabier Orue-Etxebarria (geologoa, UPV/EHUko katedradun ohia)

Paula Kasares (NUP, soziolinguista)

Iñaki Ibarra Unzueta (Eusko Ikaskuntzako zuzendaria)

Fermin Muguruza (musikaria)

Ramon Agirre (aktorea)

Unai Agirre (bertsolaria)

Iñaki Aldekoa (kimikaria)

Xabier Amuriza (bertsolaria)

Mikel Aramendi  (kazetaria)

Haimar Arejita (Gatibuko-ko musikaria)

Pako Aristi (idazlea)

Txaro Arrazola (artista, irakaslea UPV/EHUn).

Amets Arzallus (bertsolaria)

Aitzol Atutxa  (kirolaria)

Eleder Aurtenetxe (

Roger Courtois (ingeniaría)

Andoni Egaña (bertsolaria)

Jerardo Elortza (filologoa eta ikerlea)

Abel Enbeita (bertsolaria eta laboraria)

Mikel Enparantza (doktorea arkeologiaren arkitekturan)

Jose Mari Esparza (editorea eta idazlea)

Idoia Filloy (arkeologoa)

Ulrike Fritz (egiptologoa, Tübingen)

María Isabel Gómez Santamaría (filologia klasikoa, Salamankako unibertsitatea)

Mario Gómez Santamaría (fisikaria, Huelvako Unibertsitatea)

Pablo Gorostiaga (alkate ohia)

Juan Gorriti (eskultorea)

Héctor Iglesias (filologoa)

Emilio Illarregi (arkeologoa, Segovia)

Joan Mari Irigoien (idazlea)

Paulo Iztueta (EHUko irakasle ohia)

Edorta Jimenez (idazlea)

Nekane Jurado (ekonomista)

Gorka Knörr (musikaria)

Fermin Leizaola (etnografoa)

Pako Letamendia (UPV-EHUko irakasle ohia)

Juan Madariaga Orbea (NUP, historialaria)

Toti Martinez de Lezea (idazlea)

Gontzal Mendibil (musikaria)

Bingen Mendizabal  (musikaria)

Ana Jesus Narbaiza (lan mundua euskalduntzeko ekintzailea)

Paul Nicholson (Via Campesina)

Oihane Perea (bertsolaria)

Angel Rekalde (historialaria)

Fito Rodriguez (UPV/EHUko irakaslea)

Alicia Satué (filologoa, klasiketako irakaslea)

Victoria Sendón (idazlea)

Stephan  Schröder (arkeologoa, Madrid)

Luis Silgo Gauche (filologoa eta arkeologoa, Valentzia)

Felix Soto (zinegotzi ohia eta ekintzailea)

Maider Unda (kirolaria)

Iñaki Uriarte (arkitektoa)

Patxi Uribarren (euskaltzain osoa)

Iñigo Urrutia (Administrazio Zuzenbideko irakaslea UPV/EHUn)

Koenraad Van den Driessche (geokimikaria, Gante-Beasain)

Jose Ignacio Vegas Aranburu (arkeologoa)

Noé Villaverde (arkeologoa, Ceuta)

Begoña Yuguero (doktoregaia arkeologiaren arkitekturan)

Patxi Zubizarreta (idazlea)

Olatz Zugasti (musikaria)

Jose Miguel  Agirre (psikiatra)

Paulo Agirrebalzategi (idazlea)

Mikel Agirregabiria (UPV/EHUko matematikari ohia)

Patxi Alaña (euskara teknikaria)

Jose Allende (UPV/EHUko irakasle ohia)

Maria Pilar Alonso (hezkuntza zientzietan doktorea)

Ruben Argote (Herrian aldizkariaren koordinatzailea)

Maite Aristegi (abokatua)

Antonio Arnaiz (hizkuntzalaria)

Jesus Arregi (UPV/EHUko fisikaria)

Eleder Aurtenetxe (sormen arloko trebatzailea)

Joxe Auxtin Arrieta (idazlea)

Luis Baraiazarra (idazlea)

Marta Barbero (CVX Migraciones)

Angel Bidaurrazaga (UPV/EHUko irakaslea)

Estitxu Breñas (hezitzailea eta historian lizentziatua)

Jose Martin Bustintza “Tubi” (herri-kirolak)

Mikel Caballero (Gatibu-ko musikaria)

Beñat Castorene (kooperatiba-zuzendari ohia)

Agustín Gil Martín (fisika-kimika irakasle ohia)

Miren Egaña Goia (irakaslea)

Jesus Eguzkiza “Eguzki” (kazetaria)

Juan Martin Elexpuru (filologoa)

Tomas Elorza (itzultzailea)

Kepa Enbeita (bertsolaria)

Juan Tomas Entziondo (Euskal Kostalde Ez Nuklearra)

Jose Luis Erdozia Mauleon (euskaltzain urgazlea)

Eñaut Etxamendi (musikaria eta filologoa)

Gontzal Fontaneda (euskara irakasle ohia)

Roslyn M. Frank (hizkuntzalaria, Iowa)

Maritxu Goikoetxea (irakaslea)

Jabi Goitia Blanco (ingeniaría)

Jon Goitia Blanco (ingeniaría)

Othman Alfredo Gomez-Cambronero (soziologoa)

Julia Itoiz “La Txula Potra” (musikaria)

Mikel Izagirre (alkate-ohia)

Jose Mari Lejardi “Gabixola” (kultur eragilea eta ekintzailea)

Fernando López Castillo (zinegilea)

Jose Inazio Luzuriaga (musika irakaslea)

Izar Mendiguren (bertsolaria)

Joseba Mintegi (irakaslea)

Xabier Morras (margolaria)

Jabier Muguruza (musikaria)

Joseba Nafarrate (zinegilea)

Jon Nikolas (ikerlea)

Martin Olano (informatikaria)

Mikel Orrantia-Tar (idazlea eta ekintzailea)

Joantxo Oskoz (UNESCO Etxea)

Xabi Otsoa de Alda (terapeuta eta historian lizentziatua)

Jesus Perez de Viñaspre (medikua)

Felix Placer (apaiza eta idazlea)

Nerea Rementeria (filologoa)

Aiora Renteria (Zea Mays-eko musikaria)

Xabier Renteria (EHUko irakaslea)

Rafa Rueda (musikaria)

Leire Saitua (zientzia politikoetan lizentziaduna eta yoga irakaslea)

Jabier Salutregi (Egineko zuzendaria)

Ibone Santxez Garmendia (kirolaria)

Tasio (komikigilea)

Miguel Thomson (Ikerlea, Madrid)

Julen Urkiza (idazlea)

Mikel Urkola (UPV/EHUko irakasle ohia)

Koldo Urrutia (erlezaina)

Jon Urruxulegi (idazlea)

Jose Antonio Villar (musikaria)

Aitor Zamalloa (folklore ikerlea)

Xabier Zubizarreta (alkate ohia)

Gasteiz, 2018ko  ekainak 14

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu