• Igandea, Ekaina 24th, 2018

Larunbat honetan aurtengo 2. bisita gidatu alternatiboa izan da eta taldea bertaratu zenean, a zer triskantza berria ikusi zuten! Berriz ere Ibañez Loyo enpresaren hondeamakina sartu dute indusketan.

EHUko Arkeologia Sailak egin zuela jarri genuen post honetan baina gero jakin izan dugunez (2018.07.03)  Aldundiak kontratatuko enpresa bat izan da. Lanak Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diruarekin  egin dira (ondarea Aldundiak kudeatzen du baina jabea Jaurlaritzarena da).

Oraingoan ez dute metro eta erdi sakondu 2010ean egin zuten moduan, askoz gutxiago baizik, 40-60 zentrimetro. Kontua da berehala galtzadako harriak topatu dituztela eta beraz, hondeamakina hor erabat soberan zegoela, bide gainean egon daitezkeen gauza guztiak hondeamakinaren palarekin suntsitzen direlako. Hala ere hondeamakinarekin jarraitu dute eremu zabal batean, bide gainean zegoen guztia eramanda.

Beste triskantza bat, denon aurrean, guri barre egiten, Fiskaltzak txalotuta aurreko bi suntsiketekin bezala, La Manadakoak kaleratu dituzten bezala. Boterearen inpunitatea!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu