• Osteguna, Uztaila 19th, 2018

Bizkaiko Foru Aldundiko udako bisitak, El Diario Vasco, Oiasso Museoa, emakume erromatarren erakusketa Euskal Museoan, EHUko arkeologo batzuen ildoa… gero eta erromatar publizitate gehiago dugu gurean. Dena da erromatarra azken bolada honetan. Barkatu, eta zelta ere bai,  edo bestela galdetu Santanari eta EITBri.

Mendiko txabola batean zeramika zigilata puxka bat topatu eta Aralar osoa erromanizatu nahi digute. Bertako eraikuntza, bertako biztanleak. Antza ezin izan zen tresna hori urrun erosi, adibidez, zapaltzaile erromatarren pean bizi zen zeramista euskaldun bati, Araban edo Errioxan.

Antza arkeologoek ez dakite penintsula osoan oso zeramika ona egiten zela erromatar etorri baino lehen. Eta etorri ondoren ere kalitate handiko zeramika egiten jarraitu zutela.

Eta erromatarrek Iberia, Galia edo Afrikako iparraldea inbaditu bazituzten ere eta haien terra zigilataren teknika zabaldu bazuten ere, zergatik Afrikako terra zigilata Iberiara inportatzen  zen? Antza merkeagoa zen baina hemengoa baino kaxkarragoa. Horrek zer esan nahi du? Erromatarrek teknika ekarri ahal izan zutela baina ez zutela leku guztietan berdin egiten. Seguruenik erromatarrek ez zutela zeramikarik egin, iberiarrek edo euskaldunek baizik.

Beraz, Erromako zeramika teknika bat duen zeramika zati bat topatzea horixe esan nahi du. Ez du esan nahi Aralar erromatarrez beteta zegoenik. Etxean Idizabal gazta bat badugu eta 300 urte barru horren aztarna topatuko balute ez luteke pentsatu behar gure etxean artzainak edo gaztagileak garenik.

Eta garrantzitsuena: hainbeste erromatar egon bazen gurean eta euskaldunek ez bazekiten etxeak egiten, edo zeramika egiten, edo itsasoan arrantza egin (EITBren dokumentalean dioten bezala), nola iraun dugu bizirik eta gure hizkuntzarekin orain arte? Beste unibertsitate bat sortu behar dugu, Gasteizkoak Iruña-Veleian sartu duen hondemakina ikusita eta horrelako artikuluak ikusita, zertarako dagoen badakigu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu