• Astelehena, Urria 22nd, 2018

6. Jabi Goitia Blancoren proposamenak: -enda, -de, -la eta –ta erroak eta Arantzazu inguruko zenbait toponimo

a) “ENDA” erroa

Goi mailako jentien artean, “kasta”, “arraza” edo “ondorengoak” nahi du esan; artzainen artean, urtean zehar jaio diren bildots barriak:

“Hazi enda”, urtean hazi den artaldea. Hortik Erderazko “hacienda”, ondasunak.

“Enda tu”, bigundu, lasaitu (kakalarria eman)

“Ende ka tu” da enda galtzea; mehetu, gaixotu, azkenetan ibili, itxura galdu.

“Enda” hori, baita har litzateke “ondorioa” edo emaitza bezala, prozesu baten emaitzak eta Gaztelerazko ehundez hitzetan agertzen da:

Endeble, azken ahula (flojo, débil)

Endecha, azken etzunda (canción al muerto)

Endibia, ena dibi a, itxura lohia (achicoria subterránea)

Endosar, azkenean osatu (adjuntar de forma asumible)

Endrina, enda egina; kakalarri ematen duena (ciruela amarga)

Agenda, ager enda, ikusi dezakeen izatezkoak (egitasmoetako agiria)

Blenda, azkenean bigunduten dena (suak zinka ateratzen du)

Contienda, gertakeretako aipagarrienak

Enmienda, azken gozoa (asumible)

Estupenda, azken estua (sobrecogido)

Horrenda, txakurren azkena

Merienda, merezitako saria

Prebenda, hazieratik hartuta dagoen gauza

Prenda, hartuta dagoen gauza

Reverenda, azkenean errea

Tremenda, derremenda; azkenean eramaten zaizuna

Vivienda, bizi enda, bizitzeko gunea

Venda, erortzen dena

Ingelez ere, “end” (azkena, ondorioa), Euskeratik dator. Beraiek, Saxon Zaharratik (ende) datorrela diote, ez dakitelako gure hizkuntzatik datorrela.

b) “DE” erroa

Jainkotasun. Jaingoikotik datorrena, edo ta, tamaña itzeleko gaia.

Euskerazko berbak:

Deabru:             Jaurtikitako Jainkoa.

Deadar:             Jainkoari eskaria, deia

Deaño: Jainko aula

Debeka: Jainkoaren galerazia

Debetu: Jainkoaren lotsa

Deboilatu: Jainkoaren nahasia

Dedu: Ohorea, Jainkoaren aipamena

Dekor:  Setati zuzentezina

Dema: Itsutua, Jainkoaren zihurtasuna

Dena: Jainkoarena

Erderazko berbak:

Dean: De andi, jainkotasun aipagarria

Demonio: De moño; Jainko barregarria

Debora: De bor; Jainkotik hurbil

Decente: De zenti; Jainkoa asmatzen duena

Declarar: De galera; Jainkoaren galderak

Decoro: De koroa; Jainkoaren abeslariak

Decrépito: De kerri pito; abotza galdu duen jainkoa

Deidad: De ide; Jainkoaren itxura

Dejar: De eza; Jainko bagerik dagoena

Delatar: De lata; Jainkoaren ohar errepikatua

Delicado: De alika tu; Jainkoaren janaria

Delinquir: De linkatu; jainkoa lohitu

Demanda: De man du; Jainkoaren eskubide

c) “LA” erroa

Lotura; gauza bat, beste baten ondoan jarraitzea; adibidez, ol bi, “larako” batez helduta.

Euskerazko berbak:

Larako; perno, clavija.

Laka; goma laca, pegote frágil.

Latzo; ladjo. Acción de sujetar.

Laga; soltar, dejar.

Lapa; agarra por abajo.

Lasai: la ez. No sujeto ni prieto, flojo

Erderazkoak:

Ladilla; la (d) ile. Agarrada a los pelos.

Lacre; pegote frágil.

Lana; la que sujeta.

Largar; soltar el cabo de golpe.

Lascar; soltar el cabo poco a poco.

Lazo; lazo.

d) “TA” erroa

Ebagi osoa edo trabesetakoa. Baita ere, kentzen ziren zatiak salmentarako produktuei (zerga bezala) fielatoetatik pasakeran. Erderaz, “sisa”.

Euskerazko berbak:

Talla: Ta eilla; zerga

Taketa: Abarra zatietan moztua.

Taloi: Loia, baza ebagiten duena oinatzetan.

Tella: Ta eilla, buztinezko lauzak.

Taula: Ta eta ahula (ebagita eta mehe).

Erderazkoak:

Taco

Tajo

Talar

Tasajo

e) Arantzazu inguruko toki izen aipagarriak

“Malla” izenlekua. Maña, maila edo Maia. Gune launa, amil eta aldapez inguratua, eskilaratako maila bat bezala.

“Larramua”. Larra amua. Bedar gozoaren (erakargarria) larra.

“Arantzazu”. Beste Arantzazu bi daude, bat Bizkaian, bestea Andoainen. Balitzeke hirurek ez etortea iturri batetik.

Dirudi “Arantzazu” hau, “ar anta azu” tik datorrela.

“Ar”, arrizko.

“Anta”, bide estua.

“Azu”, latza, sasiz beterikoa.

Oñati eta Zalduendo banatzen duen bideak, Oñatitik urten eta Arantzazutik igaroz, Urbiako baselizatik pasaten da eta San Adriango pasalekotik, kilometro eskas batera, Urkila mendikate gainditzen du eta Leizarrate atea hartuz, Bitoria lautadara doa.

Bide hau, toki batzuetan zamarientzako baño ez da; orduan, bide estu, harrizko eta sasiz betea.

Españako “Aranda” asko, esangure berea (edota antzekoa) daukate.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Euskeraren Xarma: Jabi Goitia3.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu