• Larunbata, Azaroa 17th, 2018

- Iruña-Veleia Argitukoek performance bat egin dute Guggenheim Museoan, Serraren eskultura batean, bidegabekeria judiziala salatzeko eta grafitoen datazioak eskatzeko.

- Datorren 19an, astelehenean Lurmen kanporatu zutenaren 10 urte betetzen dira.

- Urte guzti hauetan ez da ganorazko proba zientifikorik egin gaia behingoz argitzeko.

- Laster Eliseo Gil eta Oskar Eskribano arrazoirik gabe epaituko dituzte, 6 urteko espeetxe zigorra dute eta 300.000 euroko isun eskaerak altxor bat aurkitzeagatik (gauza gehiegi zalantzan jarri dituena)

- Herrialde batzuetako zientifikoek egindako 20 txosten eta irizpen baino gehiagok  grafitoak egiazkoak izan daitezkeela erakutsi digute eta gainera, hasieran egin ziren faltsukeriaren aldeko  txostenetako argudioak hankaz gora bota dituzte. (Harris, Ulrike, Colmenero, Elexpuru, Baxarias, Knnör…).

Gaur larunbatean, azaroaren 17an, Iruña-Veleia Argituk Bilbora eraman du bere protesta, eta Serra eskultura famatuetako batean bost grafitoekin indusketa honen balioa aldakarritu dute: euskerazko “Lurra, Sua” “Urdin Izar” “Ata, Ama, Neba, Reba …” eta kristautasunaren hasiera irudikatzen duten Azken Afaria, munduko zaharrena izan daitekeena eta, gainera, erraz datatu daitekeen buztinezko  taulatxo batean eginda dago. Horrez gain  “Neure ama Roman ilta cistiana” (nire ama Erroman hil dute kristaua izateagatik). Izan ere performanceetako partaide batek grafitoan ikusten den gurutzilkatu bat irudikatu du.

Bidegabekeria handi bat salatu nahi izan dugu. Orain dela hamarkada luze Lurmen taldeak 1.700 urte izan ditzaketen grafitoak topatu zituzten, euskeraz eta latinez, baina kanporatu zituzten eta haien kontrako kereila jarri zuten. Irakasle gutxi batzuen iritzietan oinarri ziren baina gerora egin diren 20 txosten baino gehiagotan iritzi horiek oker zeudela ikusi da. Orain kaleratutako Eliseo Gilek eta Oskar Eskribanok 6 urteko espetxe zigorra eta 300.000 euroko isun eskaerak dituzte laster egongo den epaiketan. Froga zientifikorik gabe bi arkeologo inputatuta egotea onartezina da.

Datazioak eskatzen ditugu. Gaia zientifikoki bideratu behar dugu eta, horretarako, ostrakak hiru laborategi independenteetan datatzea eskatzen dugu.

Informazio gehiago eta dagoeneko euskal kulturako pertsona famatu askok izenpetu duten Manifestua: Benito Lertxundi, Garbiñe Biurrun, Gorka Knnor, Andoni Egaña, Toti Martinez de Lezea…

www.iruñaveleia.eu


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Iruña-Veleiako ostrakak Guggenheim barruan Lurmen kanporatu zuten 10. urteurrenean10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu