Irakurle batek esan digunez liburu horri buruz egin dugun iruzkina guztiz desegokia da. Besteak beste hauxe esan digu:
“Oker ez banegok, esango nikek Gorrotxategik ere EUSKALDUNTZE BERANTIARRAREN hipotesiaren kontra egiten duela bere artikuluan….
Eta pertsona hauek ETBren programa baten zabalkundean izan lezaketen arduraz jardutea, bere ustea EUSKALDUNTZE BERANTIARRAREN hipotesiaren kontrakoa denean, eta hala agertzen dutenen agerian aipatu liburuan…
Beste gauza bat izan zitekek ze ardura duten edo izan duten, edo ez, Iruña-Veleiako aferan, beren iritzi akademiko pertsonala emateaz gain…
Nik bai salatzen dizkiat ostraketako grabatuen datatze froga serioak ez eskatzeagatik, beraiek behar luketenean interesatuen…
Baina EUSKARAREN HISTORIA liburua ‘Madrilen intereseko’ ematea, eta liburua bera deskalifikatzea Lakarraren hainbat kalifikaziotako hizkera mespretxugarriagatik … ez zaidak serio iruditzen, ez?
Mezu hau jaso ondoren, zera pentsatu genuen, liburu horri buruz azterketa sakon bat egitea eta laburpen orekatuagoa ematea zor dugula. Hala ere, horretan jarri gara baina, benetan, ezin izan dugu egin. Liburuan Gorrochategui(1) eta Lakarra euskalduntze berantiarraren aurka daudela gogoratu digu irakurleak baina lehenengoak EITBri eta Alberto Santanari bere parte hartzea eskaini zion dokumentalak EHUren babesa duela irudikatzeko. EITBk 20 bat aldiz eman du eta hor jarraituko du betiko ematen eta Gorrochategui bere aurpegia eskaintzen.
Besteak, Lakarrak, ez du egin behar izan duena egin: ETBra deitu dokumental hori ken dezaten, astakeria hutsa delako eta ematen duen mezu subliminala ikaragarria delako: euskera hizkuntza inposatzailea dela (hemen zelta ordeztu omen zuelako). Lakarrak leku askotara askotan deitu du Euskeraren Jatorriaren aurka jarduteko, euskerazko hedabideei deitu, erakunde ezagun bati kriston kritikak bota… gure artikuluak argitaratzeagatik.
Lakarrak ere EITBra deitu zuen eta lortu zuen euskeraren jatorriari buruz dauden teorien kontrako dokumental bat finantzatzea (“Euskeraren jatorria enigma europar bat” izenekoa). Berak esan zuen dokumental horretan nor agertu, nola… Zergatik? Bada azken urte hauetan jendeari begiak ireki zaizkiolako, besteak beste, Euskeraren Jatorriak eta baita Iruña-Veleiaren gaiaren inguruan (SOS…) egin den sendo eta jarraituari esker. Eta euskaldunei bertsio ofiziala eskaini behar zitzaiolako betiko leloekin: euskera hizkuntza isolatua dela, jatorriari buruz ezer ez dakigula …
Bestetik Lakarrak zenbaki iberiarrei buruz egin duen txostena http://euskararenjatorria.net/?p=12423 disparate bat da, zenbaki iberiarrek euskerarekin zerikurisik ez dutela esatea!
Eta Iruña-Veleian bi pertsona hauek inkisidoreen zerrenda beltzera pasatu dira jada, betirako. Egin dutenagatik (datazioak egiten ez uztea, gezurrezko txostenak idaztea -descartes eta ez miscart, denok eta ez denos…- eta egiten utzi dutenagatik (Nuñezek sektore oso bat eta domus eclesiae suntsitzea, Eliseo eta Oskar epaitzera bidaltzea…) .
Espero dugu guri mezua bidali digun irakurleak gure egoera ulertzea eta beraz, zintzoki diogu: baten batek “Euskararen Historia” liburuari buruzko laburpen on bat bidaltzen badigu, bi-hiru egunetan webgunean jarriko dugula behar den moduan (luzeraren arabera).
Euskeraren Jatorria
(Oharra: 1: ez dakigu abizena nola idatzi: batzutan “Gorrochategui” idazten du, liburu honetan “Gorrotxategi”)
Astelehena, 19. Azaroa 2018
Benetan uste duzue Lakarrak bere bulegoan telefono gorri bat duela, ala?