• Ostirala, Abendua 14th, 2018

Datorren asteartean, abenduaren 18an, Oionen Euskeraren Jatorriak beste hitzaldi bat emango du, gure hizkuntzaren jatorriaz eta bizindarraz.

Bestetik, Euskeraren Egunean, abenduaren 3an hitzaldi polit bat eman zuen Euskeraren Jatorriak Buzunaritzen, Donibane Garaziren ondoan. Afal ostean, 20:30etan hasi eta 23:00 arte luzatu zen. Ia 30 lagun elkartu ginen sutondo baten inguruan eta ondo pasa genuen.

Lehenengo zatian euskerak komunitate sena indartzeko dituen hitz edo elementu garrantzitsuak aipatu ziren: lagun, elkar, zuk eta biok, bai ba lokailua, baita, untsa… Baita beste hizkuntzetik omen datozen baina euskeratik azaldu daitezkeen berbak, hala nola, harmonia (harremonia), etab.

Bigarren zatian etimologiak aztertzeko orduan hitzen familia osoak aztertu behar direla aipatu zen adibidez, Barandiaranek proposatutako “aitz” erroa: aizkora, aitzurra, zulakaitza, azkona, aiztoa, azturra, azpila… Latinak, ordea, berba bakarra du: asciola (atx eta olaren batuketa dirudi gainera, atxak egiteko lekua). Gainerako guztiak “aitz” edo “atx”etik erabat aldenduta daude: cuter (aiztoa)… Hau familia askotan ikusten dugu.

Hirugarren zatian Iruña-Veleia aipatu zen eta hor “zientzia” berba etengabe erabiltzen dutenek datazioei uko ekin diotela, hondeamakina sartu dutela eta gezurrak etengabe esaten ari direla aipatu zen. Hor gertatutakoa Iruñako Gaztelu plazako suntsiketarekin edo EITBren Euskalduntze berantiarraren astakeriarekin batera etorri direla aipatu zen.

Gure zatiaren ostean Auritz-Hiriberri aldeko Euskara Elkarteak haien lana azaldu zuen. Jende gaztea batuaz gain, bertako euskalkia elekatzen laguntzeko besteak beste belaunaldien arteko bazkariak eta abar egiten dituzte.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Hitzaldia Oionen, asteartean: euskeran jatorria, gure hizkuntzaren bizindarra10.0101
Atala: Hitzaldiak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu