• Asteazkena, Urtarrila 02nd, 2019

Eduardoren Tierras, Gentes y Voces liburu berria jadanik aipatu badugu ere, behar bezala aztertzea merezi duela uste dugu. Eta horretarako post batzuk eskainiko ditugu.

Esan behar den lehenengo gauza Aznarrek Errioxan egin duen lan hau ezinbestekoa dela gure hizkuntza ondo ezagutzeko eta ondo legokeela Aragoi, Akitanian eta beste muga eremuetan ere egitea, gure hizkuntza ikuspegi orokor batetik ikusi ahal izateko. Pena daĀ  horrelako lanek laguntzarik ez edukitzea eta, besteak beste, horregatik azkenean euskeraz ez edukitzea.

Eduardoren liburuak sei atal nagusi ditu:

1- Antzinako euskera (sarrera)
2- Errioxako eta beste lurraldeen arteko hitzen arteko alderaketak: huri /kukutz, izioki/ixioki…
3- Errioxako toponimia: Errioxako Erkidegoan, Riojillan (Burgos), Arabako Errioxan, Ibaien sorburuetan (Zidakos, Alhama, Keiles), Tarazonaldea (Aragoi)
4- Errioxako antroponimia euskalduna (erdi arokoa)
5- Terminologia: Errioxan erabiltzen diren euskal jatorriko hitzak
6- Amaierakoa: euskeraren antzineuskerari buruzko gogoeta batzuk

Sarrera ondoren (“Euskera arcaico”) Errioxako eta beste lurraldeen arteko hitzen arteko alderaketen atala dago 105 bat orrialdetan. Bertan hitz bikote batzuk hartu ditu eta horien kokapen geografikoaren araberako aldaerakĀ  sakon aztertu ditu.

15 bikote hauek: huri/kukutz / icioqui-ixioki / agirsar-agirtza / berceo-e(g)io / magallum-magal / arancis-arangiz / onse-hontze / yanguas-jangua / lesuridantar-dan / kalagorri-kaligorri / igea-itxea / yerga-araciel erga-arakil / mendienique-bendian / silbi-cascanto zibi -anto /

Horien kokapen geografikoak aztertuta, sei ondorio ateratzen ditu. Besteak beste:

- Antzineuskera aztertzeko toponimo, antroponimo eta antzeko elemenduak eskala handian aztertu behar dira.

- Elementu toponomastikoen zabalkundea ez da ausazko gauza bat, hainbat baldintzen araberakoa baizik.

- Euskalkien zabalpenaren norabide nagusiak ipar-hegokoakĀ  dira, hau da, zutabe bertikaletan, segurenik harreman nagusienak norabide horietan zirelako (kostaldekoak ez dira joaten beste kostaldeko herri batera arraina saltzera, barrura baizik, hau da, janariaren produkzio aldetik osagarriak diren eskualdeen arteko harremanak handiagoak dira, antzekoak direnen artekoak baino).

- Ez dator bat Koldo Zuatzok proposatutakoarekin, hau da, Nafarroako Erreinuaren hasieraren garaian hizkuntza batu bat zegoela eta ondoren euskalkiak agertu zirela. Bere ustean euskalkiak zaharragoak dira. Ez dator bat ere Mitxelenak zioenarekin: Errioxako eta Burgoseko euskerak ez zeukala Nafarroako euskerarekin zerikusirik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu