• Ostirala, Urtarrila 04th, 2019
Liburuaren hirugarren atalean Errioxako toponimia sakon aztertu du. Gaur egun Errioxaren gune geografikoa zenbait eremu politiko desberdinetan banatua dago, eta xehetasun hau kontuan hartu ditu ikerkuntza honetan: Errioxako Erkidegoa, Riojilla (Burgos), Arabako Errioxa, ekialdeko Ibaien sorburuak (Zidakos, Alhama-Linares, Keiles), Tarazonaldea (Aragoi)… Eskualde horiek guztiak arakatu dira.
Lana egiteko bultzatu duen arrazoia, batetik, Lamintiturri elkartea izan da eta, bestetik, urte askotan beste inork ez zuela antzekorik egingo ziur egotea.
Liburuan euskerazkotzat hartu daitezkeen 2.000 toponimo jaso eta aztertu ditu. Horrekin Merino Urrutiak hasitako bideari jarraipen oparoa eman dio Eduardok. Izenak udalerrien arabera agertzen dira eta gehienetan azalpen etimologikoa proposatu du, askotan, Euskalerri-Nafarroako beste izenekin alderatuta. Zerrenda hau egiteko orain arte argitaratu diren agirietan oinarritu da: monastegietako agiriak (Donemiliaga, Albelda, Laturce, Valvanera, Herce, Fitero), XVI artekoak. Kopuru hau osatzeko, noski ondorengo mendeetako agiriak aztertu beharko liratekeela baina horretarako baliabide gehiago behar direla dio.
Horiez gain Antonino Gonzalezen toponimia txikiaren bi bertsio aztertu ditu, Nafarroaldekoak bertako Toponimia eta Kartografia Koadernoak, Arabako Errioxarako Jose Antonio Gonzalez Salazarren lana, etab.
Eduardok ondorio hau atera du: euskal toponimiaren maiztasuna handiagoa da leku altuenetan (Ezkarai aldeko mendietan, Riojilla-ko eta Najerilla-ren ibarreko lurralde garaietanâŠ), beheko ibarretan baino. Horrek euskera baztertzen eta desagertzen joan dela adieraziko liguke, ibarren erdiguneetatik hasita, eta Erdi Aroan iparraldetik etorritako jendearen birpopulazioa ez bide da euskara haren iturri bakarra. Izan ere, jendea kanpotik heltzen denean leku emankorretan kokatu ohi da.
2.000 toponimo hauek banan-banan aztertu ditu Eduardok 250 orrialdeetan liburua.
Atala: Eduardo Aznar