• Asteazkena, Urtarrila 09th, 2019
Errioxa osoko toponimia jaso eta aztertu ondoren Eduardok antroponimiari ere ekin dio. Atal honetan aberastasuna askoz gutxiago dela dio, izan ere, unean uneko hizkuntza menperatzaileak askoz eragina gehiago dauka pertsona-izenetan, toponimoetan baino.
Erdi Aroan ikusi daitekeenez, euskeraz agertzen diren izenak Nafarroakoen jarraipena dirudite: Eneko, Belasko, Santxo, Semeno, etab. (honela idatzita agertzen dira: Enneco, Velasco, Sancho, Semeno..). Beraz, seguruenik, izen horiek Nafarroatik etorritako jendeenak izango ziren eta, baita, segurenik, Errioxako euskaldun askok gaztelerazkoak hartuko zituzten, zeinak ekartzen baitzuen talde linguistiko haren garrantzia orduko dokumentazioan ezkutua uzteko ondorioa.
Hala ere, kasu bakan batzuetan zaharragoak izan litezkeen izenak agertzen dira, hala nola, Ilurdo edo Urraka.
Gero Salaberriren aipamen bat jaso du: gaztelerazkotzat hartzen diren abizen batzuk eramateak ez du adierazten ezen haien jabeak jatorriz hizkuntza horretakoak zirela, esaterako Gonzalez, Lopez, Perez
 Garai hartako euskaldun gehienek Gaztelako abizen-errepertorio bera ohi zeramaten.

Ezizenak ere atal honetan sartzen dira, noski, eta normalean idazkietan izenaren ondoan agertzen ziren, pertsona horiek hobeto identifikatzeko.

Besteak beste hauek dira Eduardok jasotakoak: Aita, Aldaiko (auzo edo herri horretakoa), Ama, Amuna/Amuña, Amurru, Amusko (beltzarana?), Anaia, Anderazo, Andercea, Andere, Anderkina, Andragoto, Andia, Apala, Arascoth, Ardebascar, Argillo, Arlot, Artzaina, Auruguiqua, Baliorro, Barrena,  Behengo edo, Beherekoa (behean bizi dena), Belandia, Belasko (beltzarana), Belatza, Beltza/Baltza, Bizartza, Bizkaiko, Burullu (buru txikia), Bialdeko, Gurringo (gorritxo), Hartz, Makar (argala, txikia), Landerra, Lohika (zikina), Narriate (akastuna?), Obeko (hobetxua), Onneka, Otxando, Otxoa, Perutxo, Zatiko (pertsona txikia), Zatikero (okina, ogi zatiagatik), Zumarra (zekena),  Zorrakin, Zurru (zurrunka egiten duena).

Seguruenik Iparraldetik Errioxara teilak egitera joandako langile batek idatzitako testua (gixajua):

.0

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu