• Osteguna, Urtarrila 10th, 2019
Laugarren post onetan Errioxan erabiltzen diren euskal jatorriko berbak landu ditu Eduardok. Toponimiarekin alderatuta, hitz gutxi dira, izan ere, Eduardok dioen bezala, prestigiogatik edo estatu hizkuntza izateagatik gazteleraz hitz egitera pasatzean ezin duzu jarraitu euskal hitz asko erabiltzen, bestela ez dizute ongi ulertuko eta bazterturik geratuko zara.
Batez ere, nekazaritza edo abeltzantzarekin edo antzekoekin lotutako hitzak mantendu izan dira batik bat: abarka, abarra, abarro (intsektua), achurra, acocharrar (makurtu), aldraguear (kuxkuxeatu), alguillado (argala), amarrequear (musean amarrekoen kontua eramatea), an-an (umeei jan dezaten), anabia, andrada (neskame mota bat), antes más (lehenagoaren itzulpen literala), arlo (mahatsa), arlote, artola (aulki mota bat), arro (lana gelditzeko), baldarra, baldraga, barraco (kexatzen den gaztea), bildur, birika (biriki erreak), cacamaca (askotan gaixotzen dena), caparra, chipi-chipi (euria hasten denean), chire (txori mota bat), txiribi (zoro apur bat), chirria, chirrinta (bekaizkeria), churri (garaiko azken piperra, txikia dena), cil, cilapo (zilborrestea), corco (ahate basatia), cucurubela (haritzetan eta artean egiten den kuskuilua), elasco (bildots errea), cucutiar (kuxkuxeatu), esparron (sagarrondozko taulatxoa)…
Atala: Eduardo Aznar