IruƱa-Veleiaren gaia astero ateratzen zaigu. Batetik Durangon azaroan eman zen hitzaldira etorritako batek, Joseba Azkaratek, hilabete batean gaiaren sakontasunaz konturatzen hasi zenetik orain arte zer ondorio atera dituen kontatu digu Anboto aldizkarian.
Izenburutik hasita, interesgarria:
Zergatik inporta behar zaigu IruƱa-Veleia auzia?
Kaixo, irakurle. AbadiƱoko herritar bat naiz, eta gai garrantzitsu bat ekarri nahi dut hedabide honetako orrietara: IruƱa-Veleia auzia, hain zuzen ere.
Azaroaren 27an gai horri buruzko hitzaldi batean izan nintzen Pinondo etxean, eta bertan, gaur egungo egoera zein den azaldu ziguten. Eta, zoritxarrez, nire susmoak baieztatzeaz gain, konturatu nintzen egoera nik uste baino are larriagoa eta lotsagarriagoa dela.
Aurrera jarraitu baino lehen argi utzi nahi dut egiteke dauden arkeometrikoak egin ostean grafitoak faltsuak direla ondorioztatzen bada, ez dudala inolako arazorik izango emaitza onartzeko. Hori argi gera dadila. Kontua da hizlariek adierazi zuten moduan, gaur egun borondatea egonez gero, arkeometrian adituak direnek azterketa teknikoak egin ahal izango lituzketela, eta jakin ahal izango genukeela benetakoak diren ala ez. Baina, antza, azterketa horiek behin eta berriro eskatu diren arren, orain arte trabak eta oztopoak baino ez dituzte aurkitu bidean. Eta, bien bitartean, grafito horiek faltsuak direla diotenek (horietako batzuk hizkuntzalari ezagunak), beraien teorietan oinarritutako iritziak eman dituzte, alegia, beraien ustean oinarritutako argudioak, eta arkeometria frogak eskatzen dituztenei entzungor egin diete. Zergatik? Zer dela eta ez dituzte froga horiek babesten?
(jarraitzen du)
Bestetik urte berrian ere osteguneroko enkarteladak hasi dira Aldundiaren aurrean eta hilean bitan, astearte goizetan, InJustizia Jauregiaren aurrean. Esan beharra dago 4 urte bete direla 2015eko urte hasieratik egiten hasi zirenetik eta hedabideetan ez direla sekulan agertu: