• Asteartea, Urtarrila 15th, 2019
Hemen Eduardoren Tierras, Gentes y Voces liburuaren azken iruzkina. Aurrekoak:
Liburuaren azken atalean, lehenengo liburuan bezala, jasotako material guztia interpretatzeko saiakera interesgarria dago. Bertan Errioxan topatutakoak atzizki akitaniarrekin eta testu iberiarrekin zer lotura izan dezakeen aztertu du eta kontu asko aipatzen ditu.
Ondorioetako bat hauxe da: Pirinioen iparraldeean zein hegoaldean, Garona arroan eta Ebron, oraingo euskerarekin lotura zuen hizkuntza mintzo zen jendea bizi zen eta hortik etorriko zen Errioxako Goi Lurretan topatu ditugun euskal hitzak, baita hizkuntzaren beste osagai batzuk ere. Errioxako euskeraren jatorria, beraz, Antzinarokoa da, orain bi mila urte Ebro aldean hitz egiten zen hizkuntzan eta mundu iberiar-akitaniarrean eta ez sarritan aipatu diren Erdi Aroko birpopulazioetan. Belsko / Belstar / Nigrinus moduko sorta antroponimo argiak ikusita, zaila da pentsatzea euskeraren eta iberieraren artean loturarik ez dagoela pentsatzea.
Atala: Eduardo Aznar