• Larunbata, Apirila 27th, 2019

Ezin dute monopolioa galdu izana jasan. Nola ausartu ote da ETB Iruña-Veleiaren gaian Elexpururi ahotsa ematen? 5 minutu baino gutxiago bada ere?

Superprogreabertzale batzuk frankisten “tik” eskasenarekin: “zentsura aldarrikatzen”. Ze tristea!

Elexpuru: Argiak Santi Leonéri emandako erantzuna argitaratu du

Aste honetan Argiak Santi Leonéren Edan Coca-Cola zutabeari emandako erantzuna, Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak, argitaratu du paperean zein digitalean. Leonék erantzun honen kontraerantzuna argitaratu zuen Zuzeun. Bisita eta komentario ugari jaso ditu.

Elexpuru: Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak

Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen Artefaktua programaren ardatza, Euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iruña-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.

Baina Santi Leoné historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi Edan Coca-Cola titulatzen duen Argiako Gaizki erranka-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana,  Iruña-Veleiako gaiak 3 minutu eta 20 segundo soil hartu baitzituen. Aski historialari nafarra asaldatzeko.

Alberto Barandiaranen Veleia afera (2010) zeruraino jasotzen du: “Bere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen –aise ulertzen ahal zuen nornahik– zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrelari, egilea gonbidatzeak”. Harrapazak/n!!! Hainbesterako ote? Ba ezagutzen ditugu oso bestelako iritzia dutenak, baita kazetari ikuspegi soil batetik begiratuta ere. Eta izan da ikuspegia argudioekin eta datu zehatzekin jantzi duenik, Idoia Filloy arkeologoa esaterako, duela gutxi El Salto/Hordago aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Merezi du irakurtzea.

Haserre ageri zaigu programa arduradunekin: “Zailxeago egiten zait, ordea, igartzea zer ekarpen klase egin dioten Elexpururen zenbait teoriak euskal kulturari, eta zer ekarpen klase teoria horiek zalantzan batere jarri gabe hedatzeko aukera emateak non eta Artefaktuan serio izan behar lukeen literatura saio batean alegia. Homeopata bat gonbidatuko genuke medikuntza saio –berriz diot, serio– batera?”. “Jesus Maria ta Jose!”, esango zuen gure amak bizi balitz.

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Buldozerzaleak zentsura exijitzen9.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu