• Astelehena, Ekaina 17th, 2019

Carme Jimenez Huertasek, “No venimos del latin” idatzi ondoren, liburu berri bat argitaratu berri du: Estamos hechos de lenguaje.

Liburu horretan gaur egungo zientziek (biologiak, neurologiak…) hizkuntzalaritzari egiten dizkioten ekarpenak jaso eta lan oso interesgarria egin du.

Euskaldunentzat ere liburu garrantzitsua da. Adibidez, “euskera” hitzari buruz etimologia asko dago baina bere liburua ikusita, badirudi Xahorena (eta beste askok esandakoa) litzatekeela: esku-era. Carmek  eskuen mugimenduek pentsamenduarekin eta hizkuntzarekin duten lotura azaldu du, erabat lotuta omen daude eta.

Bestetik dialektoek babesten dutenentzat liburu hau erreferentea ere izango da, berak dioenez ama hizkuntzak burmuinean barruraino heltzen direla estatuek bultzatzen dituzten hizkuntza estandarrak baino (are gehiago hizkuntz ordezkapena dagoenean).

Indoeuroparren teoria, irakasten jarraitzen badute ere, hankaz gora jarri duten argudioak ere bildu ditu.

Eta gizarte bidezkoaren alde daudenek ere irakurri behar duten liburua da, boterearen sekretu garrantzitsuena ulertzeko gako batzuk ematen dituelako: hizkuntzaren manipulazioa.

Carme Jiménez Huertas: Estamos hechos de lenguaje (1)

Carme Jiménez Huertas: Estamos hechos de lenguaje (2)

Carme Jiménez Huertas: Estamos hechos de lenguaje (3)

Youtube: bideoa

Liburua espainiar estatuan erosteko Amazon
Gainerako herrialdeetan: Amazon2

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu