• Osteguna, Ekaina 20th, 2019

Hizkuntza baten biziraupena jaiotza indizearekin erabat lotuta dago, ama hizkuntza izango dituzten umeen kopuruarekin. Urtez urte jaiotza indizea beherantz doa, %7 inguru eta kanpotarrena kenduko bagenu, euskaldunon jaitsiera handiagoa da. Gure herriak desagertu nahi du?

Bestetik artikuluan aipatzen diren eta hiztegian ez dauden “elebikeria”, “arrazatasuna”… kontzeptuei dagokienez, egia esan, erderen pentsamoldea utzi beharko genuke.

Ondoren gai honi buruz agertu den artikulua irakurri daiteke:

https://zuzeu.eus/euskal-herria/utziko-al-dugu-euskal-etnia-desagertzen/

Utziko al dugu euskal etnia desagertzen?

Estatu hizkuntzekiko morrontza dela-eta, euskararen baitako jakintza alor asko galdu dira azken mendean. Horien artean dugu euskaldunon mundu-ikuskera dualaren adierazpen linguistikoa, -tasuna eta –keria atzizkien bitartez. Bi horien bidez bereizten zituzten gure arbasoek oinarrizko kontzeptu askok barnean daramaten bi aurpegiak, esaterako: “harrotasuna” eta “harrokeria”, “handitasuna” eta “handikeria”… kasu horietan kopuruak ezartzen duelarik zer den ona eta zer txarra.

Egungo euskalduntasunak, baina, ez du bereizketa hori burutzen kontzeptu berriak sortu edo mailegatzerako orduan. Hori dela eta, “elebitasuna” hitzarekin izendatzen da, batetik, herri hizkuntza eta estatu hizkuntzaren arteko menderakuntza-harremana, eta, bestetik, ezagutza maila handitzeko jendeak ikasi ohi duen bigarren hizkuntza. Nahasketa horrek nabarmenki eragozten du euskaldunon menperatu egoeraren  jabetzea, zeina askoz ere hautemangarriagoa litzatekeen “elebikeria” hitza erabiliko balitz euskara desagerraraztea helburu duen prozesu antolatua den diglosiaz hitz egiterakoan.

Beste kontzeptu askorengan ezar daiteke atzizki bikote hori, baita euskal etniarekin lotua doan kontzeptuetan ere. Izan ere, euskaldun batek erraz onartu beharko luke etnografoek onartu ohi dutena: desagertzeko arriskuan dauden ekosistema, espezie edo hizkuntzak babestea legezko den moduan, zilegi da ere arriskuan dauden etniak babestea, izan Amazoniako tribu galduak edo izan euskal etnia bera. Hori dela eta, elebitasunaren argazkiari “elebikeria” falta zaion neurri berean, esan daiteke “arrazatasuna” dela arrazakeriari falta zaion argazkia.

Azken hamarkadatan euskal etnia baten existentzia sistematikoki ukatua izan den arren, euskalduntasuna ez da sekula kontzeptu linguistiko soil batera mugatu. Euskaraz gain, euskalduntasun edo euskal nortasunaren  osaketan eragin handia izan dute, garai historikoaren arabera: jaiotetxeak, erlijioak, estamentuak edota ethos edo izateko modu bereizi bat, eta antzinako irizpide horien adibide da Arana eta Goiritar Sabinek buruturiko euskalduntasunaren lehen kontzepzio politikoa, zeinak “arrazatasuna” zuen erdigune. Baina zer esan nahi da etnikotasun edo “arrazatasun” horrekin?

Testua osorik eta iruzkinak: Zuzeu

Utziko al dugu euskal etnia desagertzen?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Etnografia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu