Euskeraren jatorriaren ikerleen artean, Bermeoko Biltzarrean honi buruzko komunikazioa aurkeztu zen:
Manuel Larramendi Garagorri, 1690-1766, andoaindarra
Egilea
Jabi Goitia Blanco
Komunikazioa
Manuel Larramendi_Garagorri_1690-1766
Bideoa
Liburua eta euskerazko gutunak
Aita Larramendiren Euskal testuak. Klasikoen Gordailua.
El imposible vencido. Arte de la lengua vascongada.
Diccionario TrilingĂĽe del Castellano, Bascuence, LatĂn – 1. zatia
Diccionario TrilingĂĽe del Castellano, Bascuence, LatĂn_2_zatia
Komunikazioa
a) Bizitza
Haurtzaro zorigaitzezko umea, aitaren abizena baztertu zuen (Garagorri) eta amarena hartuz, Jesuitetara joan zen ikasten. Apaiz ordenatu eta kide nabarmenetariko bat izan zen, Karlos II. erregina alargunaren aitortzailea izatera heldu zelako.
25 urte zituela, Salamankako Gramatika irakaslea zen eta 30 urterekin Filosofia irakasten zuen. Ulertzekoa da hitzaldi eta idatziengatik famatua zela, sarritan deitua izaten zen hildakoen ohorezko letrak idazteko edo, eta gertakari desberdinei buruzko hitzaldiak prestatzeko. Azkenean lortu zuen Teologia Moraleko irakaslea izatea. Goren mailako gizon bat.
Datu zehatzik ez baditugu ere, argi dago Manuelek gizarte harremanetako eta kultur bizitza oso aberatsa izan zuela eta gizon ezaguna zela giro eta talde berezien artean.
Seaskatik Euskera, Gaztelera, Latina eta Greziera ikasi zituen eta hebreeraz, frantsesez eta italieraz nolabaiteko ezagutzak zituen. Izan ere, Jesusen Konpainiaren ingurunean izan zituen alditxo guztiak aprobetxatu zituen jakintsuek artean egoteko eta, bide batez, hizkuntza arraroen berriak jasotzeko lehengo eskutik: Arameera, Tagaloera eta hainbat amerikar hizkuntzak.
Larramendik lehenbiziko britainiar entziklopediako edizioa ezagutu zuen eta Frantziako Ilustrazioaren prozesu osoa eskuratzeko aukera izan zuen, baita ere, Zientziak, Arteak eta Artisautzaren Entziklopediaren lehen edizioa ezagutzeko ere (Entziklopedia Frantsesa). Liburu honek Jesuita askoen kexak sortarazi zituen, ateismoaren joerak aintzat igartzen zirelako. Larramendi zuzenean irakurri zituen Ponponio Mela, Avieno, Estrabon, Cesar eta beste hainbaten lanak, baita ere San Isidoro, Antonio de Nebrija edo Pedreteren lanak. Horrela lortu zuen Espainiako hizkuntzen historiari buruzko ideia oso orokor, kritikoa eta koherentea.
b) Argitalpenak
Bere lan nagusiari, hiru hizkuntzetako Gaztelera, Euskera eta Latinera Hiztegiari, hamarkada batzuk eskaini zizkion. Lan honek, hitzaurre oso zabala zekarren. Guztira 6 liburu argitaratu zituen:
- De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España
- El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada
- Diccionario TrilingĂĽe del Castellano, Bascuence, LatĂn
- Discurso histĂłrico sobre la antigua famosa Cantabria
- CorografĂa de Guipuzcoa
- Sobre los fueros de Guipuzcoa
Aita Larramendiren Euskal testuak. Klasikoen Gordailua.
El imposible vencido. Arte de la lengua vascongada.
c) Euskeraren jatorriari egindako ekarpen batzuk
Larramendik Euskeraren antzinatasun eta unibertsaltasunaren izaera primitiboa defendatu zuen, eta ziurtatzen zuen klasikoek aipatutako “Kantabriar hizkuntza” Euskera bera zela. Lan honen hitzaurrean, “Diaristak” deitzen zen taldearekin oso kritikoa zen, Euskera ezagutzen ez duen jendea zirelako, honelako esanekin: “… baliorik ez daukala diote eta ez dakiten Hizkuntza gutxiesten dute …”
Espainiar Toponimia euskaraz idatzita dagoela proposatu zuen eta azalpen batzuk ematen zituen, gehienak, koherenteak eta beste batzuk desegokiak.
Badirudi onartzen zuela Oihenarten proposamena, hau da, Euskera Akitaniara heldu zela VI. mendean Hego Euskal Herritik. Teoria hori berpiztu dute bertoko “jakintsu batzuek” Baskoniako Historia bat filma egin dutenak eta EITBk ematen duen telesailean ikusi daiteke baina kontrako norabidean, Iparraldetik Hegoaldera heldu zela (gezurrez beterik dagoen telesaila da).
Etimologiari buruz, Euskararen inguruko hizkuntzetan agertzen diren ahotsei buruz ere, ikuspegi orokorra eman zuen eta, 2.000 bat hitz, Gaztelerak atxikita gorde dituela esan zuen. Era berean, Hitzaurrean euskal hitz asko Greziar hizkuntzak mantentzen duela zehatz-mehatz azalduz, eta adibidez “kinesis” (mugitea) euskeraren etimologia duela proposatu zuen, baita ere Frantsesaren assez, canif, tenailles … eta Italieran berdin.
Diaristei (badirudi diaristak zirela orduko kazetariak edo kronistak) agirika egiten zien sarri, Euskeraren aberastasuna ezagutu barik, gaizki egiten zutelako berba eta esaten zien: “inork ez luke bekainak arkotu behar nire esanak entzunda…”.
Agian Manuel Larramendiren porrotik handiena eta egoera latz batera eraman zuena bere arerioek txantxetan hartzea izan zen. Haiek ez zioten iñoiz barkatu eta jarraitu ziren bere argudioak ukatzen eta hori dana iñolako arrazoi sendo barik eta Euskeraz jakin barik. Adibidez, Manuelen ekintza ausart bat izan zen hiru berba berri asmatzea tabako, txokolate eta kañoientzako: surrautsa, godaria eta sutumpa, baina garai eta hizkuntza guztietan biziberritzeko neologismo batzuk proposatzen dira eta batzuek aurrera egin dute eta beste batzuk ez inolako arazorik gabe.
Beste behin arkeologia indusketa baten, antziñeko metalezko txapa bat agertu zela eta idatzitako ikurrak zituela Euskeraz idatzitako mezu argi batekin esan zuen. Bere arerioek iseka hartu zuten. Manuelek hasten zuen edozelako ekintzatan bere etsaiek bi ekintza horiek aurpegiratzen zioten.
Horrela, balio handiko gizon bat baztertuta geratu zen, eta sistema ustel horrek jarraitu zuen eta jakintsu ustelen taldea beraien erosotasunean gozatzen geratu zen.
Gaztelerak euskal jatorrizko bi mila hitz kontserbatu dituela zioen, horien artean, batzuk oso ezagunak: Achacar, Ademan, Adobar, ArmonĂa, Amago, Barranco, Ganar, Vera, Zapato, etab.
Ez da harritzekoa Larramendiren lan itzela ia hiru mendetan baztertua izatea, gaur egun ere, horrela gertatzen delako ildo nagusiak segitzen ez dugunentzat: Ohiko paradigmak ez du nahi beste iñolako paradigma berririk sartzea… Ohiko paradigma ikastetxetan, institutu eta unibertsitatean, mintegi eta akademietan irakasten da; irrati eta telebistetan zabaltzen da eta kazetari eta argitaletxeek ideia berriak dakarrenari ez diote laguntzen.
Itxaropen bakarra da Internetek gure ikerketen emaitzak publikoki azaltzeko aukera eskaintzen digula: Euskeraren arkeologian sortzen diren aurrerapen izugarriak, Etimologia bizi, ulerterraz eta argi bat eta Toponimiak ematen dituen azalpen adierazgarri eta politak. Eta horiei esker Sebillako Isidoro Deunaren denboratik zapaltzen gaitun ohiko paradigma hankaz gora jartzen dugun.
d) Berari egindako kritika batzuk eta Larramendiren aldeko erantzunak
Kritika: