Idoubeda Oros ekimen interesgarria da, Sorian dauden mota guztietako idazkunak jaso, aztertu eta hedatzen ari dena orain dela 20 urte baino gehiago. Eduardo Alfarok bultzatutako ekimen horren bidez material piloa bildu da, hilarriak batez ere, eta orain ezagutzera eman nahi dute. Bere bloga oso interesgarria da: Idoubeda oros.
Blogean urte hauetan aztertu dituen Soriako idazkunak ikusi daitezke. Bitxikerien artean, sarraski erromatarraren garaiko hilarriez gain, orain 200 urte iparraldeko teilagile batek teila batean egindako euskerazko idazkuna dago.
Orain Santa Cruz de Yanguasen udalaren eta bertako talde batekin batera erakusketa bat antolatu dute 43 hilarriekin eta horietan euskal izena duten batzuk daude: Sesenco famatua (I-II. mendekoa omen dena): Sesenco. Sesenco hilarriak berak bakarrik ETB eta Alberto Santanaren euskalduntze berantiarraren ipuina bertan behera utzi du, Nafarroa oraindik euskaldundu gabe omen zegoen eta Sorian euskeraz?? Baina tira, hedabideek ez dute hori zabaldu nahi eta bitartean ETBk gezurretan jarraitzen du.
Sorian topatutako hilarrien artean beste euskal hitzen bat gehiago dago: HAURCE,Ā BELSCO, BELAR, THAR (AR), ONSO/ONSE. Guztira topatutako 43 hilarrietatik 12tan omen daude euskerazko testuak (agian beste 2 gehiagotan baina zalantzan dago). Erakustetan guztira 12 hilarri ikusten dira eta horietako baten bat euskeraz (asko ezin izan dira eraman, baimenagatik…).
Mendi berean baina Errioxako aldean gehiago topatu dira euskeraz:Ā Lesuridantar, Oandissen, Arancis eta Agirsenus.
Ama Atan Koenek dioen moduan erakusketa honen berri euskal medioetan ez ematea, ezta Eduardo Azrnarrek egindako Soriako euskerari buruzko liburuarena ezin da onartu. Agian hemengo medio guztiek (Deiak, Garak eta Berriak barne) euskalduntze berantiarraren kontakizun “ofiziala”ren alde daudelako?