Imanol Mujika: Iainkoa: sabiduria de la naturaleza, memoria, ADN
Kontsonantea positiboa da, zehatza. Soinua naturaren soinu natural objetiktibotik sortutakoa da. Onomatopeia da. Gizakiaren kanpoko munduarena da.
Kontsonante bakoitzaren esanahaia egiten duen ekintza edo lanak sortarazia da. Kontsonante bakoitzaren fonema sortzen duen bibrazioaren araberakoa da, hau da, onomatopeia.
Kontsonantearen soinu, onomatopeia, fonema eta esanahia gauza beraren alderdi desberdinak dira.
Kotsonanteak aurka dauden taldetan banatuta daude, naturaren ideiari jarraituz, aurkakotasunaren bidez, bizitzaren oinarrizko legea dena, ondorengotza sortzen da, eta horri esker, denboraren zeharreko garapena egiteko aukera.
- Bikoiztasun eratzailea:
Energia: R eta R bikoitza
Materia: M
- Kontsonante aktiboak:
Jarduera inmateriala: Z, S
Jarduera materiala: B, P, F
- Kontsonante pasiboak:
Pasiba inmaterialak: N
Pasiba materialak: L eta L bikoitza
- Kontsonante handigarriak:
Handigarri inmaterialak: G, K
Handigarri materialak: Tz, Ts
- Kontsonante txikigarriak:
Materialak: T, D, X, Tx, Ñ
1)Â Bikoiztasun eratzailea
1.1. Energia: R eta R bikoitza
Ekintza bortitz guztiek naturan haien gaitasun energetikoa adieraztean sortzen den soinutik eratorritako fonema. Tromoiaren soinua da, apurtzen den olatuarena edo zaldi baten txostanena. Naturan, edozein gauzak edo izakik narrastean edo bortizki mugitzean sortzen den soinua.
R bikoitza euskeran ekintza eta indarra adieraziko du, R bakuna gutxitzen ari den horren energia islatuko du. Horrela, zarata indartsu eta hurbilak R bikoitzak izango du. Eta hurrundu denean R bakuna izango da.