• Asteartea, Urria 08th, 2019

Historiazaleek eta Biltzarrek historia jardunaldi interesgarria antolatu dute urriaren 19rako:

Erromako inperioa: konkista eta deskonkista
1. Historialdia 2019ko urriaren 19an Ziordiko Amaraunean

Jon Nikolas Lpez ItuiƱo
La historia de Euskal Herria en Baskonia: del siglo II a. c. al s. VI

Felix Rodrigo Mora
El golpe final al orden romano en Europa: Ā la revoluciĆ³n bagauda en Vasconia en el siglo V (Salviano de Marsella)

Jabi Goitia Blanco
Igaro al dute erromatarrek hemendik?

Aitzol Altuna Enzunza
Euskaldunak Erromatar Inperioan eta ondoren

Joseba Mintegi Eskisabel
Erromatarren opari pozoitsua: latinaren kimera

+ Komunikazioak aurkezteko aukera
+ Historiazaleon batzar irekia

Aurkezpena

Kristo aurreko I. mendetik V. mendera bitartean gure herriak aldaketa asko pairatu behar izan zituen. Hasieran inbaditzaileen aurkako gudu gogorrak egon ziren, inguruko herrietatik hasita (Hegoaldean Numantzian eta Ebroko behealdean, Ipar-ekialdean Akitaniaren mugetanā€¦) eta gero Mendebaldean Ā (Kantabrian). Horien ondorioz lurralde erdia galdu genuen: Akitania, Ebro arroa, oraingo Kantabria zati batā€¦

Baina oraindik, ondo ez dakizkigun arrazoiengatik eta beste lurraldeetan ez bezala, gure hizkuntzari eta antolakuntza sistemari eutsi ahal izan genion mendialdeetan eta, antza, Bagauden borrokei esker, gorderik mantendu genituen gizarte sistema eta euskera berreskuratu ahal izan genituen lurralde zati batean. Ondoren V. mendetik aurrera frankoen eta bisigodoen aurkako 250 urtetako borrokei esker gure espazio politiko burujabea sortu ahal izan genuen, denboraz Nabarrako Erreinua bilakatuko zena.

Nola sartu ziren erromatarrak gure herrialdeetan? Nola egin genien aurre? Kantabriako gudu odoltsuan parte hartu genuen? Zein lurralde galdu genituen? Nola eutsi genien gure sistemari eta hizkuntzari? Nortzuk ziren Bagaudak? Erromatarrek noraino kolonizatu gintuzten? Nola deskolonizatu ginen? Zerbait zor diegu erromatarrei elikadura, nabigazio, arkitektura, hizkuntzaā€¦ mailan?

Eskoletan eta hedabideetan inoiz erantzun ez diren galdera hauek erantzuten saiatuko gara Hiztoriazaleok eta Biltzarrek antolatutako 1. Historialdi honetan.

Egitaraua

09:30 Harrera eta liburu erakusketa-salmenta
09:45 Aurkezpena
10:00 Jon Nikolas Lpez ItuiƱo: La historia de Euskal Herria en la historia de Baskonia: del siglo II a. c. al s. VI
11:30 Atsedenaldia
12:00 Felix Rodrigo Mora: El golpe final al orden romano en Europa: la revoluciĆ³n bagauda en Vasconia en el siglo V. conforme a lo expuesto por Salviano de Marsella
13:30 Komunikazioak: historiari buruzko gaiak aurkezteko aukera

14:15 Bazkaria

16:00 Jabi Goitia Blanco: Igaro al dute erromatarrek hemendik?
17:00 Aitzol Altuna Enzunza: Euskaldunak Erromatar Inperioan eta ondoren
18:00 Joseba Mintegi Eskisabel: Erromatarren opari pozoitsua: latinaren kimera
19:00 Komunikazioak: historiari buruzko gaiak aurkezteko aukera
19:30 Hiztoriazaleon batzar irekia
20:00 Amaiera

Izena emateko

Historialdia egiteko dirulaguntzarik ez dagoenez, izen emateekin autofinantzatzea espero da. Ekarpena 30 euro izenematea urriaren 14 baino lehen eginez gero. Ondoren eginez gero 35 euro. Bazkaria eta gidaliburua barne.

Izena emateko mezu bat bidali biltzarre@biltzarre.eus e-postara eta ordaintzeko Kutxabanken 2095 0113 10 9117239605 kontuan egin daiteke, abonu agirian izen-abizenak jarrita.

Komunikazioak

Bilkuran historia gaiei buruzko komunikazioak aurkezteko aukera dago. Komunikazioak erromatarren garai ilunari edo bestelako gaiei buruzkoak izan daitezke. 8 minututan aurkeztuko dira bertan eta orrialde 1-2koĀ  testua edo power pointean bidaliko dira biltzarre@biltzarre.eus-era urriaren 10erak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Historia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu