Euskal Sena Ekimena gure kulturaren agendan ahazturik dagoen gai bat ulertzeko eta berbizitzeko jaioa da: euskal sena edo gure ‘kultur instintua’. Urtebete baino gehiago daramagu bileretan eta lanetan, Euskal Sena Taldea gisa, gaia itxuratzeko eta eztabaida dokumentuak sortzeko.
Orain, eztabaida publikorako prozesua abiarazi eta Ekimen Nazionala bilakatu nahi dugu, Euskal Herri osoko norbanakoek zein taldek ekarpenak egin ditzaten, milurtekoaren hasieran euskal senari buruz gogoeta egingo duen azken dokumentu batera iritsi ahal izateko, geroko denboretan eta eta belaunaldietan berritu ahal izango dena.
Fase hauetan aurreikusten dugu: 1.- Aurkezpen publikoa (Durangoko Udalaren eta Azokaren laguntzaz), 2019ko azaroaren hasieran. 2.- Udalerrietan ezagutza (UEMArekin akaso), 2019ko azaroaren 4. astean. 3.- Proposamenen bilketa (www.euskalsena.eus’en), 2019ko abendua – 2020ko maiatzan. 4.- Onarpena (Kongresua Durangon), 2020ko ekainan.
Mesedez, parte hartu bloga kux-kuxeatzen eta ‘Zuk?‘ atalean aurki ditzakezun partaidetza bideetan ekarpenak egiten!
(jarraitzen du)