• Igandea, Urtarrila 12th, 2020

Iruña-Veleian estatu sakonaren hatzapar guztiak elkartu dira (gobernu espainiarra eta bere hemengo ordezkariak, hedabideak, unibertsitateko zati bat, epaitegiak, Vatikanoa…) euskerari eta gure historiari erasoa egiteko. Epaileak ez ditu Eliseoren defentsak eskatutako datazioak onartu, nahiz eta Eliseo berak ordaintzeko prest zegoela esan (ez Eliseok arrazoi barik kanporatu zutenetik diru barik utzi dutelako, baina bai lagun talde zabal batek, 10.000 euro jartzeko prest zegoena, 4 grafito Europako laborategi onenetan datatzeko). Horrez gain Epaileak ez dizkio Eliseori berak nahi zituen lekuko gehienak aurkeztu, bera defendatu ahal izateko.

Euskalerriaren aurkako hamaikagarren sasiepaiketaren aurrean gaude, otsailaren 3an hasiko dena.

Informazioa: bideoak, txostenak, berripaperak…

Urtarrilean 10 hitzaldi egongo dira, euskeraren aurkako eraso honen berri emateko. Hurrengo hitzaldiak

Bilbo: urtarrilaren 14an, martitzenan, 19:00etan Burtsan (La Bolsa), Zazpikaleetan
Ortuella:
urtarrilaren 17an, barikuan, 19:00etan, Kultur Etxean
Iruña:
urtarrilaren 22an, asteazkenean, 18:30etan, Condestablen
Markina-Xemein:
urtarrilaren 24an, ostiralean, 18:30etan, Uhagonen
Ibarra:
urtarrilaren 24an, ostiralean, 18:30etan, Gaztetxean
Kanpezu:
urtarrilaren 25ean, larunbatean, 18:00etan, Kultur Etxean
Ondarru:
urtarrilaren 25ean, larunbatean, 18:30etan, Gaztetxean
Gasteiz:
urtarrilaren 29an, asteazkenean, 19:00etan, Goiuri-Villasuson

Epaiketa otsailaren 3an hasiko denez, aurreko larunbatean, otsailaren 1ean, Bizikleta Martxa egingo da Gasteizen zehar, eraso honen atzean dauden erakundeen jarrera salatzeko eta amaieran kontzentrazioa egingo da Epaitegietan


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. [...] IRUÑA-BELEIA: Euskal Historiaren kontrako erasoa “PAIO”-en eskutik IRUÑA-BELEIA: Un atentado “PAIO” contra la Historia vasca (BEazku) http://euskerarenjatorria.eus/?p=36622 [...]

Iruzkina gehitu