*Oskar Eskribanoren txantxa* Egunkari batzuek esan dutenez Lurmen taldeko langile horrek faltsifikazioak aitortu ditu, grafito asko egin izan balitu bezala. Ez dute zehaztu nahi izan grafito bakarra idatzi zuela, “Veleia” hitza jarrita. *Zorionez beste egunkari batzuek datu garrantzitsu hori argi jarri dute*. Horregatik Oskar kaleratzear egon ziren. Hau jakina zen orain dela 15 urte eta Elexpururen azken liburuaren 104. orrialdean aipatu zen. Epaiketaren lehenengo egunerako utzi dute, El Correori titularra eduki dezan.
Indusketetan batzutan horrelako txantxak egiten dira baina Oskarri oso garesti atera zaio: urtebeteko espetxe zigorra (ez du bete beharko baina bere bizitza osoan hor geldituko zaio) eta isun handi bat horrelako txantxa bat egiteagatik.
“Veleia” beste grafito askotan agertu zen, Eliseoren taldeak topatutako 12 grafitoetan eta UPV zegoenean beste batean, guztira 13 “Veleia”.