Lurmenetik joan ziren 3 arkeologoek horixe esan dute epaiketan: Jose Angel Apellanizek, Miguel Angel Berjonek eta Carlos Crespok. Baina Lurmeneko kozuzendariak, Idoiak Filloyk, hauxe erantzun digu: “ez dira egia esaten ari, izan ere grafito horietako batzuen informazioa jaso zuten, koordenatu zituztelako (koordenatzea da grafitoak lurretik ateratzean horien kokapen datu zehatzak jaso eta fitxa batean idaztea). Eta Idoiak jarraitu du: “Koordenatu zituzten batzuk grafitoetan zerbait idatzita edo marraztua ikusi zutelako egin zuten, bestela ezer ikusi izan ez bazuten ez zituzten INOIZ koordenatuko ezer ez”. Hau da, keramika edo hezur zati batek ez bazuen ezer idatzita, zuzenean baztertzen zen. Objektu pilo bat erregistratu al zituzten ezer ikusi gabe?
Urte horietan 3 arkeologo horiek Lurmenek atera zituen 27.000 objektu ere aztertu zituzten. Multzo handi horretatik 700 baliagarritzat hartu ziren. Horien %20 inguru lurretik ateratzeko unean bertan eta beste %80a ondo garbitu ondoren. Beraz arkeologo hauek grafitoak ateratzean interesgarri batzuk ere topatu zituztela esan beharra dago.
Aldundiaren alde eta Eliseoren kontra deklaratzeak saria ekarri die. Apellaniz eta Berjon Julio Nuñezen zuzendaritzapean Mariturri induskatzen egon dira eta orain Apellanizi ere lan arkeologikoak ematen dizkiote.
Informazio gehiago: https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/06/hiru-arkeologo-salatarien-deklarazioak-gidoiari-estu-estu-lotuak/