• Larunbata, Otsaila 08th, 2020

Aste honetan bere anaia Gorka Knörrek salatu duenez, Henrike minbiziz hiltzorian egon zenean UPVko irakasleek Henrike presionatu zuten grafitoak faltsuak zirela baiezta zezan. Hala ere une oro Henrikek grafitoak egiazkoak zirela defendatu zuen, nahiz eta bere ustean, III-V mendeetakoak izan beharrean berantiarragoak izan zitezkeen (VI-IX mendeetakoak) San Juan komentuak mende hori arte iraun zuelako.

Henrikek argi esan zuen gai arkeologikoa zela eta arkeologiak bere metodoekin datazio zehatzak eman behar zituela eta gero hitz egingo zutela hizkuntzalari eta historialariek, ez alderantziz. Baina hemen hizkuntzalari batzuek esan diote arkeologoei zer agertu daitekeen eta zer ez, Mitxelenaren teoria aldaezina balitz bezala.

Hiltzorian egon zenean Henrikerekin jarrera onartezin hori edukitzeaz gain, hil ondoren, Lakarrak eta Gorrochateguik GEZURRA esan zuten, Henrikerentzat faltsuak zirela baieztatu zutelako. Berria egunkarian honela lagundu zien gezur hori osatzen Alberto Barandiaran kazetariak: “Eta, hil baino lehenago, mezu bat igorri zien bi kideei. Mezua, osorik, ezezaguna izan da gaur arte. Gaur, senideek publiko egitea erabaki dute. Mezu horretan, Arabako hizkuntzalariak bat egin zuen beste bi filologoen tesi nagusiarekin. Idazkunak ez dira, Gilek behin eta berriro defenditu bezala, III. mendearen ingurukoak. Beraz, faltsuak dira”. (2009-03-06).

Nola esan daitezke hiru gezur lau lerrotan???
- Eliseo Gilek ez zuen esaten grafitoak III. mendekoak zirela, III, IV eta V. mendeetakoak baizik .
- Henrikek ez zuen bat egin Lakarra eta Gorrotxategirekin.
- Henrikek ez zuen uste faltsuak zirela, geroagokoak baizik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Henrike Knörr eta Iruña-Veleia: UPVko irakasleen jarrera onartezina eta haien hiru gezurrak5.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu